Bat nator zurekin, Markos! Baiña zuzendarixak irakasle "arimia" be bihar
dau. Bestela, gestore hutsak arazuak sortzen dittu, aitzen ez dabelako.
Ikusi izan dot hori euskaltegi batzuetan gerente figuria sortu zanetik, eta
itzela da hainbat kasutan.

Errezoia be badakazu LOMCE eta enparauak nahastatzeko eta jentia
aztoratzeko baiño ez dabela balio esaten dozunian. Oiñarrizko arazuak
bertan jarraitzen dabe, konpondu barik. Izan be, irakaskuntzaren arazua
estrukturala da, gizartiarena. Aprobatzia da helburua, baiña ez gehixago
jakitzia. Jakin-miña iñausi egitten da eta espiritu kritikua eta
imajinaziñua makestu (ze berba politta!). Artaldian ardi baltzik egon ez
deiñ!

Oin dakagun espiritu motel, esaneko eta morroiakin, ikastolak sortzia tokau
balejaku, ez geunkezen sortuko! Ezinezkua!

leire, filosofa merkia

Zapiain Markos<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
maiatzak 31 13:15):

> Ane, helbide bat eman eta liburua bidaliko dizut.
>
> Bai, ondo legoke troll satirikoen gaineko liburu hori baina nik ezin dut
> idatzi osaba Sabin nor den ere ez badidazu txibatzen, ez badidazu laguntzen
> oinarri falta hori gainditzen.
>
> Beraz, goi asmo horiek apaldu eta "Buruzagi baten egunkaria" idatziko dut,
> zuzendari izatera behartu nauten ikuskari eta lankideen aurkako mendekuz,
> pasadizo negargarri eta barregarriz josia, eta txutxumutxu gaiztoz.
>
> Zuzendari lana: berehala ulertzen duzu zergatik inork ez duen zuzendari
> izan nahi. Nik ez nuen lan hori egiteko ikasi. Beste ofizio bat da, zeinak
> oinarri baitu zeuk jatea Administrazioak beretzat nahi ez dituen marroiak.
> Esaterako, LOMCE eta Heziberri dela eta, Hezkuntza Sailak azken hilabete
> hauetan 4 aldiz aldatu du irizpidea Batxillergoko lehen mailan datorren
> urtean eskaini beharrekoaz. DBHko laugarren mailako ikasleei lau sondeo
> desberdin egin behar izan dizkiegu. Ikasle horiek eta beren gurasoek uste
> dute ezinegon patologiko batek jotako maniako batzuk garela. Institutu
> guztiak gabiltza berdin, erabat estresatuta. Gainera, aldaketa horiek oso
> axalekoak izaten dira. LOGSE, LOE, LOMCE... milioiak eta milioiak alferrik
> xahutu, irakaskuntzako jendea mareatu eta nazkatu eta behin erreforma
> berria ezartzen denean funtsezko arazoek berdin-berdin diraute.
>
> Ane Urkiola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> maiatzak 29 15:46):
>
>> Kaixo markos!
>>
>> Zelan zuzendari lanetan? Zorionak liburuangatik! Arbola landatzia
>> bakarrik falta jatzu, ezta?
>>
>> Leire lagako deskuzu liburua. ;)
>>
>> Hurrengo liburua sare sozialetako troll satirikoen gainean: Aranagoiri,
>> Norcoreano, Gerardo Tece... uztailean egindako elkarrizketa abiapuntu
>> hartura. Ondo legoke.
>>  El 29/05/2015 10:57, "leire narbaiza arizmendi" <[email protected]>
>> escribió:
>>
>>> Hori egina zagok! XDD
>>>
>>> Muxu bat zeuru be
>>>
>>> leire n, bazkariz bazkari
>>>
>>> Zapiain Markos<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>>> maiatzak 29 10:27):
>>>
>>>> Eskerrik asko, Leire!
>>>>
>>>> Ea datorren astean elkarrekin bazkaltzen dugun, bihotzez eskertuko nuke
>>>> zure laguntza arroparen eta politikaren inguruan dauzkadan duda batzuk
>>>> argitzeko.
>>>>
>>>> Muxu bat eta laster arte!
>>>>  2015 mai 27 11:15 erabiltzaileak hau idatzi du ("leire narbaiza
>>>> arizmendi" <[email protected]>):
>>>>
>>>>> Pasa dan astian aillegau jatan! Milla-milla esker!
>>>>>
>>>>> Dedikatorixia be edarra!!! Laztan haundi bat, Markos!
>>>>>
>>>>> leire
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> eli laztanguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2015(e)ko maiatzak 19 15:57):
>>>>>
>>>>>> Oraintxe jaso ditut Zapiainen liburuak. Supermilaesker, Markos!!!!
>>>>>>
>>>>>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi
>>>>>> zuen (2015(e)ko maiatzak 19 12:25):
>>>>>>
>>>>>> Bai, luzerako emon leike Saizarbitoria eta emakumeak gaixak. Ez da
>>>>>>> nire autore faborituena baiña ixa dana irakorri detsat. "Egunero hasten
>>>>>>> delako" liburuan abortuaren gaixa jorratuta, feminismotik be badaka. "11
>>>>>>> mila pauso"n ia ez da emakumerik ageri. Eta "Gorde nazazu lurpean"
>>>>>>> gogoratzen dodanagaittik, emakumien ikuspuntutik kontatzen dira 
>>>>>>> narraziño
>>>>>>> batzuk, ezta?
>>>>>>>
>>>>>>> "Martutene" ez dot amaittu (ez ninduan asko katiau) eta momentu
>>>>>>> batzuetan agure berde batzuen balentria sexual siñesgaitzak kontatzen
>>>>>>> zittuala begittandu jatan! Tira, izan leike ointxe antiojo moriak
>>>>>>> instalauta dittudala permanente!
>>>>>>>
>>>>>>> Bai, Luistxok be gura dau liburua! Bialduixozu! XDDD
>>>>>>>
>>>>>>> Eskerrik asko, Markos, benetan! Bazkari bat zor detsut, gogoratzen?
>>>>>>>
>>>>>>> leire n
>>>>>>>
>>>>>>> eli laztanguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>> (2015(e)ko maiatzak 19 10:20):
>>>>>>>
>>>>>>> Badaukat titularra:
>>>>>>>>
>>>>>>>> Zapiainen iraultza analogikoa:
>>>>>>>> "Artekariak kendu eta idazleak berak banatzen ditu liburuak".
>>>>>>>>
>>>>>>>> Zapiain Markos<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>>> (2015(e)ko maiatzak 19 08:58):
>>>>>>>>
>>>>>>>> Leire, galdera horrek oso erantzun luzea behar luke. Hain zuzen,
>>>>>>>>> proposatuta dago, doktore tesi gisa, Saizarbitoria eta emakumeak. Eta
>>>>>>>>> badago eztabaida, heteropatriarkatua aldezten oten duen, feminista 
>>>>>>>>> ote den.
>>>>>>>>> Gaur bidaliko dizut liburua.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Bestalde, ez dakit zuk zer deriotzuzun, baina Luistxoren erantzuna
>>>>>>>>> azaletik irakurrita ez dirudien arren, uste dut lerroartean liburua
>>>>>>>>> eskatzen ari dela; bidali egingo diot CodeSyntaxera.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi
>>>>>>>>> zuen (2015(e)ko maiatzak 18 12:24):
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Milesker, Markos!
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Hauxe helbidea
>>>>>>>>>> Bidebarrieta 48-5.ezk
>>>>>>>>>> 20600-Eibar
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Emakumiak behin eta barriro, baina ze papel jokatzen dabe
>>>>>>>>>> memorixa horretan? Zelan berreskuratzen dittuan?
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> leiren
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Zapiain Markos<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>>>>> (2015(e)ko maiatzak 15 08:52):
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Eskerrik asko, Leire!
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Helbide bat ematen badidazu liburua bidaliko dizut.
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Susa argitaletxekoek asmatu egin zuten proposatu nien azala ez
>>>>>>>>>>> onartuta: Magritteren Oroimena baina Saizarbitoriaren aurpegia 
>>>>>>>>>>> jarrita.
>>>>>>>>>>> Trukulentoegia.
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Oihana Leundaren azala primeran dagokio liburuaren edukiari,
>>>>>>>>>>> zatiketa eta errepikatzea nabarmentzen baititu. Narrazioak
>>>>>>>>>>> egituratzeko orduan, eta oroimenaren benetako funtzionamenduari 
>>>>>>>>>>> fidel izan
>>>>>>>>>>> nahian, Saizarbitoriak sarritan egin dio muzin denbora-segida 
>>>>>>>>>>> linealari.
>>>>>>>>>>> Hori lortzeko erabili izan duen prozeduretako bat eszenen 
>>>>>>>>>>> zatikatzea eta
>>>>>>>>>>> errepikatzea da. Gainera, eszena ez du bereziki garrantzitsua delako
>>>>>>>>>>> errepikatzen; aldiz, errepikatzeak berak bilakatzen du garrantzitsu.
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Narrazioaren gasolina oroimena da, irudimena ere oroimenak
>>>>>>>>>>> elikatzen du, eta oroimena ez dabil segida kronologikoaren arabera, 
>>>>>>>>>>> gehiago
>>>>>>>>>>> da plater hautsi baten antzekoa. Güell parkeko mosaiko zatikatuak 
>>>>>>>>>>> eta
>>>>>>>>>>> Oihana Leundaren azal zatikatuek ematen dute oroimenaren zinezko
>>>>>>>>>>> funtzionamenduaren berri.
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Emakumeen seriearen ideia ere iradokitzen du azalak: Gisèle,
>>>>>>>>>>> Michelle, Marga, Julia, Susana, Flora, Bioleta, Miren, Pilar, Lynn…
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Igartzen da OIhana Leundak pare bat buelta eman dizkiola
>>>>>>>>>>> oroimenaren kontuari:
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> http://zuzeu.eus/2012/12/08/gordin-oihana-leunda/
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Leundaren hitzak: “Memoria eraiki egiten dugu. Ez dago memoria
>>>>>>>>>>> objektiborik. Nola gertatu ziren oroitzen ditugunak? Gertatuak 
>>>>>>>>>>> horrela izan
>>>>>>>>>>> ziren edo oroimenean gordetzen eta oroimenetik ekartzen ditugun 
>>>>>>>>>>> moduan jazo
>>>>>>>>>>> ziren? Orain eta horrela, gogoratzen duguna izango da: iragana 
>>>>>>>>>>> oraina da.”
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau
>>>>>>>>>>> idatzi zuen (2015(e)ko maiatzak 14 12:40):
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Gure MArkosek liburu barrixa etara dau. Saizarbitoriaren
>>>>>>>>>>>> gaiñeko saiakeria: *Saizarbitoria eta iragana *
>>>>>>>>>>>> http://susa-literatura.eus/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best21
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Dedikatorixia be eibartar bateri, Unai San Martineri
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Zorionak, Markos! Kontau pixka bat!
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> leire n
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>>>>>>> [email protected]
>>>>>>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea
>>>>>>>>>>>> berresteko.
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>>>>>> [email protected]
>>>>>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea
>>>>>>>>>>> berresteko.
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>>>>> [email protected]
>>>>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea
>>>>>>>>>> berresteko.
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>>>> [email protected]
>>>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>>> [email protected]
>>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>>
>>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>> [email protected]
>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>
>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> _______________________________________________
>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>> [email protected]
>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>
>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> [email protected]
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to