Craig Johnson idazleak Santiago "Santxo" Saizarbitoria sheriffaren
laguntzailea azaltzen den eleberri bat baino gehiago idatzi du.

Eleberrietako bat euskaldunak dauden zahar egoitza batean kokatu du;
zaharren artean, Mari Baroja izeneko emakume bat. Honen hilketa ikertu
beharko du sheriffak, Saizarbitoriak lagunduta.

Johnsoni elkarrizketa:

http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/gaztelaniaz-argitratu-da-a-death-without-company-wyomingo-euskal-munduan-girotutako-nobela-beltza



Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko maiatzak 16 19:38):

>
>
> 2015-05-15 17:05 GMT+02:00 eli laztanguren <[email protected]>:
>
>> Zorionak Markos.
>>
>> Berriki deskubritu dut Saizarbitoria izeneko pertsonaia bat Craig
>> Johnsonen  Los mocasines de otro hombre
>> <http://www.siruela.com/catalogo.php?id_libro=2639&completa=N> (Another
>> man's Moccassins) nobelan. Polizia euskaldun bat da, Wyomingen.
>>
>
> Beste polizia euskaldun bat fikziokoa da Lester Ybarra, Clint Eastwood-ek
> zuzendutako Changeling filman agertzen dena.
>
> http://www.imdb.com/title/tt0824747/
>
> Bastante pinta euskalduna duen aktore batek gorpuzten du, Michael Kellyk.
>
> http://www.imdb.com/media/rm1220072192/nm0446672?ref_=nm_phs_md_1
>
> Igual gehiago ikusiko duzu telesailzaleak bazarete, conseguidore
> politikoaren roletan ibili delako bai The Good Wife-n eta House of Cards.en.
>
> Beste eusko-cop bat agertzen da film honetan, Eugene Biscailuz.
> http://azpitituluak.com/euskaraz/1366649592
>
> Kasu honetan benetako pertsonaia da, Los Angeles konderriko sherifa izan
> zen.
> http://en.wikipedia.org/wiki/Eugene_W._Biscailuz
>
> Luistxo
>
>
>
>
> Zure liburuaren bigarren ediziorako nobelaren pasarte hau proposatzen
>> dizut sarrerako aipu gisa:
>>
>> *"-¿Oraindik ez dugu Saizarbitoriaren berririk?*
>>
>> *Emakumeak ezetz esan zuen buruarekin*..."
>>
>> Zapiain Markos<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> maiatzak 15 08:52):
>>
>> Eskerrik asko, Leire!
>>>
>>> Helbide bat ematen badidazu liburua bidaliko dizut.
>>>
>>> Susa argitaletxekoek asmatu egin zuten proposatu nien azala ez onartuta:
>>> Magritteren Oroimena baina Saizarbitoriaren aurpegia jarrita.
>>> Trukulentoegia.
>>>
>>>
>>> Oihana Leundaren azala primeran dagokio liburuaren edukiari, zatiketa
>>> eta errepikatzea nabarmentzen baititu. Narrazioak egituratzeko orduan,
>>> eta oroimenaren benetako funtzionamenduari fidel izan nahian,
>>> Saizarbitoriak sarritan egin dio muzin denbora-segida linealari. Hori
>>> lortzeko erabili izan duen prozeduretako bat eszenen zatikatzea eta
>>> errepikatzea da. Gainera, eszena ez du bereziki garrantzitsua delako
>>> errepikatzen; aldiz, errepikatzeak berak bilakatzen du garrantzitsu.
>>>
>>>
>>>
>>> Narrazioaren gasolina oroimena da, irudimena ere oroimenak elikatzen du,
>>> eta oroimena ez dabil segida kronologikoaren arabera, gehiago da plater
>>> hautsi baten antzekoa. Güell parkeko mosaiko zatikatuak eta Oihana
>>> Leundaren azal zatikatuek ematen dute oroimenaren zinezko
>>> funtzionamenduaren berri.
>>>
>>>
>>>
>>> Emakumeen seriearen ideia ere iradokitzen du azalak: Gisèle, Michelle,
>>> Marga, Julia, Susana, Flora, Bioleta, Miren, Pilar, Lynn…
>>>
>>>
>>> Igartzen da OIhana Leundak pare bat buelta eman dizkiola oroimenaren
>>> kontuari:
>>>
>>> http://zuzeu.eus/2012/12/08/gordin-oihana-leunda/
>>>
>>> Leundaren hitzak: “Memoria eraiki egiten dugu. Ez dago memoria
>>> objektiborik. Nola gertatu ziren oroitzen ditugunak? Gertatuak horrela izan
>>> ziren edo oroimenean gordetzen eta oroimenetik ekartzen ditugun moduan jazo
>>> ziren? Orain eta horrela, gogoratzen duguna izango da: iragana oraina da.”
>>>
>>>
>>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2015(e)ko maiatzak 14 12:40):
>>>
>>>> Gure MArkosek liburu barrixa etara dau. Saizarbitoriaren gaiñeko
>>>> saiakeria: *Saizarbitoria eta iragana *
>>>> http://susa-literatura.eus/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best21
>>>>
>>>> Dedikatorixia be eibartar bateri, Unai San Martineri
>>>>
>>>> Zorionak, Markos! Kontau pixka bat!
>>>>
>>>> leire n
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Luistxo Fernandez - [email protected]
>
> CodeSyntax (+34) 943 821 780
> 675 706 553
> http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
> Azitain Pol. 3-K
> Eibar E-20600
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to