Bidegorria oinezkoentzako zein bizikletentzako pentsatuta dago, Larraitz Ugarte
oñatiarra Goienan duela urte bete Bergara-Oñati-Arrasate bidegorriaren inguruan.
http://goiena.net/debagoiena/1386609377286
“Bidegorriak zeintzuek erabiltzen dituzte gehiago: oinezkoek, bizikletan
doazenek?
Gaur egun, batez ere, oinezkoek. Eta, bizikletan doazenek, normalean lanera
joan-etorria egiteko, gero eta gehiago. Hori datu pozgarria da guretako.
Inbertsio handia eskatzen du bidegorriak. Orain egin dugun honek, esaterako,
3,4 milioi. Eta aisialdirako bakarrik izatea kapritxo garestia izango
litzateke. Autoari alternatiba moduan ulertu behar ditugu bidegorriak, onura
sozial gisa. Bestalde, emakumeek gehiago erabiltzen dute gizonezkoek baino.
Egia da, halere, bidegorri tramuaren arabera ezberdina dela. Kiroleko
txirrindularitza, bestalde, errepidean egiten da batez ere.”
Honen arabera, bidegorria bere izenaren jabe egiten duen ezaugarria ez da
txirrindularientzako izatea nagusiki, baizik eta txirrindulariek eta oinezkoek
lanera joateko erabil dezatela, ez bakarrik asiarako. .
Ez dakit Donostia inguruko bidegorriei ere hori eskatzen zaien, alegia, lanera
joateko bideak izan daitezela.
Elna
From: Luistxo Fernandez
Sent: Monday, May 19, 2014 12:31 PM
To: Eibartarrak zerrenda
Subject: Re: [eibar] Bidegorria bizikletan ibiltzeko ala pasiatzeko?
Bestetik. Bizikleta mordoa ibiliko balira bidegorrian, oinezkoak ez lirateke
bertatik joango. Donostian, adibidez, urte mordoa da Urumea albotik bidegorria
dagoela. Lehen oinezkoak ibiltzen ziren. Baina orain apenas dabiltza. Eta
Kontxan adibidez oinezkoak ez doaz bidegorritik (alboan pasio zabala dutelako).
Hori bai, Kontxan korrikalari mordoa dabil bidegorrian :-)
Donostian kale erdiko bidegorriekin hasi dira zona batzuetan duela gutxi,
Amara-Anoeta konexioaren inguruan, adibidez.
Ni auto-gidaria naiz eta esango nuke Donostian bidegorri gehikuntzak ez duela
trafikoan traba handirik eragin, eta aldiz hiriarentzat oso ona izan dela
bidegorri sarea handitzea.
Hori bai, apur bat amorrua ematen dit ikustean bidegorri argi eta libreak
dituzten zonaldeetan, txirrindulariak espaloitik edo karreteratik tematzen
direnean.
Bestalde, duela hiru edo lau urte zabaldutako trenbide zaharreko tunela,
Amara-Lugaritz estazioa lotzekoa, hasieran oinezkoentzako debekuarekin zabaldu
zuten, baina orain uste dut baimendua dagoela oinez pasatzea.
pittin bat off-topic: Garraio publikoa ere txukun samarra daukagula ere esango
nuke, autobus zerbitzua zehazki. Aste Santuan pentsatu nuen, berriz ere,
aurretik ere pentsatu izan dudana. Bisitariz betea zegoen hiria, eta autobusak
normal zihoazen, arin eta pilaketa barik, handik hona. Donostian metro bat
behar dela sinestea ezinezkoa zait.
Luistxo
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.