Nik sinatuen nuen, eta zure kezka berdina daukat, tokayo.

Euskal Herriko kirol nazionala oinez ibiltzea da. Eta bidegorriak
horretarako ibiltzen diran. Soraluze eta Mekolalde artean hamaika bidar
ibili naiz korrika, bizikeltan behin bakarrik. Eta bertara noan bakoitzean
oinezko mordoa eta txirrindulari bat edo beste ikusten ditut.

Beste bidegorri batzuetan ibili izan naizenean berdin.

Holandan bizikletan ibili ginenean alderantziz. Han oinezko bakar batzuk
soilik bidegorrietan. Gainera, txirrina jo eta segituan kentzen ziran
erditik.

Holandan zikloturistak bidegorrietatik joatera daude behartuta, errepidetik
badoaz bozina jotzen diete autoek. Ez dakit hemengo politikariek zer duten
buruan bidegorrientzat, planik badaukate (GFA badabil plan bat egiten
hurrengo urteetarako). Baina oraingoz ezinezkoa iruditzen zait hemengo
zikloturistak bidegorrietara bideratzea. Zergatik?:

- Oinezko gehiegi dago, arriskutsua da txirrindulari zein oinezkoentzat
- Abiadura mugatuta dago bidegorrietan. Holandan ere bai, baina ez du inork
errespetatzen. Praktikan, hemen bezala. Ze bidegorrietan ezin da 10 km/o
-tik gora joan, eta abiadura hori di-da pasatzen du edonork, baita ume
batek ere.
- Bizikletan ondo ibiltzen dakite. Azkar ibili arren ez da ezer gertatzen.
Hirietan adibidez, ziklistak alde danetatik agertzen dira eta kaosa
dirudien arren ez da ezer gertatzen.
- Holandan azpiegiturak eraikitzean, bizikletan pentsatzen dute baita ere:
autobideen alboan, dikeetan, ... eta aparkalekuak edonon. Erosketa egitera
ere bizikletan doa jende mordoa. Aiton-amonak herritik herrira bizikletan
joaten ikusi genituen.
- Kultura: ohituta daude elkarbizitzera oinezkoak, autoak eta
txirrindulariak. Hemen aldiz, batak eta besteak, nola esan, legearen
gainetik daudela uste dute.

Bestalde, Elgoibar - Eibar - Ermua bidegorriz lotzea ondo legoke. Baina
ezkorra naiz. Lau administrazio koordinatu behar direlako: GFA (Maltzagatik
Azitainera), Eibarko udala (herri barruan), Bizkaiko Foru Aldundia (oker ez
banago, Olerreagatik aurrera) eta Ermuko udala (eta agian baita Zaldibarkoa
ere).

Eta amaitzeko. Eibarren geroz eta gazte gehiago ikusten ditut bizikletan,
gora eta behera. Baina asko eta asko espaloi gainetik. Eta gure herriko
espaloiak nolakoak diren ikusita, ba ez dakit poztu edo arduratu.



Mikel Larreategi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 19 08:30):

> Jubilatuaren lobbyak beste ekintxa bat egin du: bidegorria eskatzen hasi
> dira.
>
> Lehengoan prentsan eta atzo San Andres eliza aurrean sinadurak eskatzen
> ikusi nituen.
>
> Baina ez dakit ba.... bidegorria bizikletan ibiltzeko dela badakite? Ala
> pasiatzen ibiltzeko nahi dute bidegorria?
>
> Mikel
>
> --
> Mikel Larreategi
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to