off-topic:
euskeratik espaƱolera zabaldutako berbia, aspaldi honetan bakarretakua: los
bidegorris.

a.



Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 19 12:31):

>
>
>> Bestetik. Bizikleta mordoa ibiliko balira bidegorrian, oinezkoak ez
>> lirateke bertatik joango. Donostian, adibidez, urte mordoa da Urumea
>> albotik bidegorria dagoela. Lehen oinezkoak ibiltzen ziren. Baina orain
>> apenas dabiltza. Eta Kontxan adibidez oinezkoak ez doaz bidegorritik
>> (alboan pasio zabala dutelako). Hori bai, Kontxan korrikalari mordoa dabil
>> bidegorrian :-)
>>
>>
>>>
> Donostian kale erdiko bidegorriekin hasi dira zona batzuetan duela gutxi,
> Amara-Anoeta konexioaren inguruan, adibidez.
>
> Ni auto-gidaria naiz eta esango nuke Donostian bidegorri gehikuntzak ez
> duela trafikoan traba handirik eragin, eta aldiz hiriarentzat oso ona izan
> dela bidegorri sarea handitzea.
>
> Hori bai, apur bat amorrua ematen dit ikustean bidegorri argi eta libreak
> dituzten zonaldeetan, txirrindulariak espaloitik edo karreteratik tematzen
> direnean.
>
> Bestalde, duela hiru edo lau urte zabaldutako trenbide zaharreko tunela,
> Amara-Lugaritz estazioa lotzekoa, hasieran oinezkoentzako debekuarekin
> zabaldu zuten, baina orain uste dut baimendua dagoela oinez pasatzea.
>
> pittin bat off-topic: Garraio publikoa ere txukun samarra daukagula ere
> esango nuke, autobus zerbitzua zehazki. Aste Santuan pentsatu nuen, berriz
> ere, aurretik ere pentsatu izan dudana. Bisitariz betea zegoen hiria, eta
> autobusak normal zihoazen, arin eta pilaketa barik, handik hona. Donostian
> metro bat behar dela sinestea ezinezkoa zait.
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to