> > Bestetik. Bizikleta mordoa ibiliko balira bidegorrian, oinezkoak ez > lirateke bertatik joango. Donostian, adibidez, urte mordoa da Urumea > albotik bidegorria dagoela. Lehen oinezkoak ibiltzen ziren. Baina orain > apenas dabiltza. Eta Kontxan adibidez oinezkoak ez doaz bidegorritik > (alboan pasio zabala dutelako). Hori bai, Kontxan korrikalari mordoa dabil > bidegorrian :-) > > >> Donostian kale erdiko bidegorriekin hasi dira zona batzuetan duela gutxi, Amara-Anoeta konexioaren inguruan, adibidez.
Ni auto-gidaria naiz eta esango nuke Donostian bidegorri gehikuntzak ez duela trafikoan traba handirik eragin, eta aldiz hiriarentzat oso ona izan dela bidegorri sarea handitzea. Hori bai, apur bat amorrua ematen dit ikustean bidegorri argi eta libreak dituzten zonaldeetan, txirrindulariak espaloitik edo karreteratik tematzen direnean. Bestalde, duela hiru edo lau urte zabaldutako trenbide zaharreko tunela, Amara-Lugaritz estazioa lotzekoa, hasieran oinezkoentzako debekuarekin zabaldu zuten, baina orain uste dut baimendua dagoela oinez pasatzea. pittin bat off-topic: Garraio publikoa ere txukun samarra daukagula ere esango nuke, autobus zerbitzua zehazki. Aste Santuan pentsatu nuen, berriz ere, aurretik ere pentsatu izan dudana. Bisitariz betea zegoen hiria, eta autobusak normal zihoazen, arin eta pilaketa barik, handik hona. Donostian metro bat behar dela sinestea ezinezkoa zait. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
