Mila esker emondako argibide guztixengaittik, lagungarrixak eingo jakuz
datozen egunotan. Saiatuko gara bat edo bat lokalizatzen ta artxibuetan
begiratzen.

Bixar hasiko gara Txontako proiektu ta grabaketakin.

Inork entzutia nahi badau Radio Euskadikuak datoz Boulevard programatik
12xetan.

Eskerrik asko. Ostiralera arte.

Gabon,

Ane



El sábado, 11 de enero de 2014, Asier Sarasua escribió:

> lehenengo eta behin, zorionak ekimenangaittik, eta animo!
>
> - Txontan bizi guztian biharrian ibilittakua: Alejandro Larreategi (85
> urte inguru); Urkuzuko torrietan bizi da.
> Bere semia nere laguna da; galdetuko detsat (ez dot uste arazorik egongo
> danik).
> - Ahotsak-en be egongo dira pasartiak; bulegora be juan, egunen batian,
> eta galdetu zeinke (Markeskuan).
> - Eta seguru-seguru, informaziño mordua, Eibartarren Ahotan datu-basian.
> Han be begiratu, astixa badakazu! (astixa biharko dozu eta!)
>
> animo!
>
> a.
>
>
> Ane Urkiola<[email protected] <javascript:_e({}, 'cvml',
> '[email protected]');>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko urtarrilak
> 10 13:14):
>
>> Kaixo,
>>
>> Ia inork lagundu ahal deskun.
>>
>> * Berreibar* dala ta, herrixan ekimen kulturalak hasiko gara eitten
>> hamendik ekainera bittartian bai tailer, kale, taberna edo bestelako
>> lekuetan.
>>
>> Kontua da, neuk ekimen kultural horrek grabau bihar dittudala.
>> Lehendabizikua *TXONTAn* izango da, *Harkaitz Canok* hamaika esaldiko
>> testu bat idatzi dau eibarko industria ondarian inguruan, eta* 
>> Nomadelia*dalako artista-graffitero batzuk bi astian zihar Txontako 
>> tailerretako
>> paretetan idatziko dittuez. Gure lana, beraz, prozesu horren eboluziñua
>> grabatzia da. Nahiko lan esperimentala da.
>>
>> Baina *oinarrizkua iruditzen jata bertako informaziño ta historixia
>> batzia, baitta bertako langile ohien istorixak bebai.*
>>
>> Hori dala ta, testuingurua behin aurkeztuta, ta harira juanda, hamen nere
>> galderia:
>> *Zerrendako norbaiten aitta ez zan egongo ba biharrian Txontan? Edo
>> zerrendako norbaittek eitten dau biharra Txontan?* Nere aitxitxa bertako
>> langilia izan zan. Kontua da, bertako langiliekin egotia oso interesgarrixa
>> irizten jatala, eta eurekin egotia ondo egongo zan bideua grabau aurretik.
>> Azken finian, 25 urtekin, ez dogu bizi izan, eibar industriala, eta bertako
>> arima transmititzia ezinbestekua da lanari dimentsio bat emoteko.
>> Era berian, *Ahotsak*-en be banabil ikertzen. *cc Asier Sarasua.*
>>
>> Horrez gain, zuetako inork asko/zeozer badaki Txontan inguruan edo
>> blogian idatzi badau esatia daka (aurrez-aurre/emailez). Nere familixia
>> Ondarru ta Bolibarkua da, ta Eibarko arbasorik ez. Aitxitxa tailerrera
>> etorri zan Bolibartik, ta bere istorixia dakat. Baina horrez gain, ezer
>> gutxi. Zeozer sakaonagua bilatzen dot.
>>
>> *Beraz, eskertu neuke zuen laguntza. Kafe/kaña bat trukian. *
>>
>> *Eskerrik asko. :)*
>>
>>
>> Bide batez, atzo Txontatik ibili nitzan ta bertan etaratako argazki sorta.
>> http://www.flickr.com/photos/anestraat/sets/72157639602459974/
>>
>>
>> Asteburu on eta zuen erantzunan zain agurtzen naiz.
>> Mila esker.
>>
>> Ane Urkiola
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> 2014/1/9 Ane Urkiola
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
>> [email protected]<javascript:_e({}, 'cvml', 
>> '[email protected]');>
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to