lehenengo eta behin, zorionak ekimenangaittik, eta animo!

- Txontan bizi guztian biharrian ibilittakua: Alejandro Larreategi (85 urte
inguru); Urkuzuko torrietan bizi da.
Bere semia nere laguna da; galdetuko detsat (ez dot uste arazorik egongo
danik).
- Ahotsak-en be egongo dira pasartiak; bulegora be juan, egunen batian, eta
galdetu zeinke (Markeskuan).
- Eta seguru-seguru, informaziño mordua, Eibartarren Ahotan datu-basian.
Han be begiratu, astixa badakazu! (astixa biharko dozu eta!)

animo!

a.


Ane Urkiola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
urtarrilak 10 13:14):

> Kaixo,
>
> Ia inork lagundu ahal deskun.
>
> * Berreibar* dala ta, herrixan ekimen kulturalak hasiko gara eitten
> hamendik ekainera bittartian bai tailer, kale, taberna edo bestelako
> lekuetan.
>
> Kontua da, neuk ekimen kultural horrek grabau bihar dittudala.
> Lehendabizikua *TXONTAn* izango da, *Harkaitz Canok* hamaika esaldiko
> testu bat idatzi dau eibarko industria ondarian inguruan, eta* 
> Nomadelia*dalako artista-graffitero batzuk bi astian zihar Txontako 
> tailerretako
> paretetan idatziko dittuez. Gure lana, beraz, prozesu horren eboluziñua
> grabatzia da. Nahiko lan esperimentala da.
>
> Baina *oinarrizkua iruditzen jata bertako informaziño ta historixia
> batzia, baitta bertako langile ohien istorixak bebai.*
>
> Hori dala ta, testuingurua behin aurkeztuta, ta harira juanda, hamen nere
> galderia:
> *Zerrendako norbaiten aitta ez zan egongo ba biharrian Txontan? Edo
> zerrendako norbaittek eitten dau biharra Txontan?* Nere aitxitxa bertako
> langilia izan zan. Kontua da, bertako langiliekin egotia oso interesgarrixa
> irizten jatala, eta eurekin egotia ondo egongo zan bideua grabau aurretik.
> Azken finian, 25 urtekin, ez dogu bizi izan, eibar industriala, eta bertako
> arima transmititzia ezinbestekua da lanari dimentsio bat emoteko.
> Era berian, *Ahotsak*-en be banabil ikertzen. *cc Asier Sarasua.*
>
> Horrez gain, zuetako inork asko/zeozer badaki Txontan inguruan edo blogian
> idatzi badau esatia daka (aurrez-aurre/emailez). Nere familixia Ondarru ta
> Bolibarkua da, ta Eibarko arbasorik ez. Aitxitxa tailerrera etorri zan
> Bolibartik, ta bere istorixia dakat. Baina horrez gain, ezer gutxi. Zeozer
> sakaonagua bilatzen dot.
>
> *Beraz, eskertu neuke zuen laguntza. Kafe/kaña bat trukian. *
>
> *Eskerrik asko. :)*
>
>
> Bide batez, atzo Txontatik ibili nitzan ta bertan etaratako argazki sorta.
> http://www.flickr.com/photos/anestraat/sets/72157639602459974/
>
>
> Asteburu on eta zuen erantzunan zain agurtzen naiz.
> Mila esker.
>
> Ane Urkiola
>
>
>
>
>
>
> 2014/1/9 Ane Urkiola <[email protected]>
>
>> BERREIBAR-eko Itsaso Goñi arkitektua eta Irune Jaio
>> ANEMONAko diseinatzaile grafikoa elkarrizketatu dituzte gaur
>> @faktoriaEITB-n: http://t.co/6I73ETyB62
>>
>> BERREIBARri buruzko info gehiago blogean:
>> http://berreibar.blogspot.com.es/?m=1
>> edota Facebook-ean: https://m.facebook.com/profile.php?id=185003008329951
>>
>>
>> Ondo izan,
>>
>> Ane
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to