A! Eta lagun bi dittut Gisastu bideko taillar baten biharrian dabizenak,
aspaldittik! Hónek be andrak! :-)


leire, women's power


leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko urtarrilak 10 13:20):

> Aupa, Ane!
>
> Aitta ez, baina bai ama! Ahaztu egin jatzu Eibarren andrazkuak biharrian
> ibili izan dirala beti!!!! Ai!!!!
>
> Gure amak GACn egin zeban bihar, eta Txontsn zeguan Abadiñora juan
> aurretik.
>
> leire
>
>
> Ane Urkiola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> urtarrilak 10 13:14):
>
>> Kaixo,
>>
>> Ia inork lagundu ahal deskun.
>>
>> * Berreibar* dala ta, herrixan ekimen kulturalak hasiko gara eitten
>> hamendik ekainera bittartian bai tailer, kale, taberna edo bestelako
>> lekuetan.
>>
>> Kontua da, neuk ekimen kultural horrek grabau bihar dittudala.
>> Lehendabizikua *TXONTAn* izango da, *Harkaitz Canok* hamaika esaldiko
>> testu bat idatzi dau eibarko industria ondarian inguruan, eta* 
>> Nomadelia*dalako artista-graffitero batzuk bi astian zihar Txontako 
>> tailerretako
>> paretetan idatziko dittuez. Gure lana, beraz, prozesu horren eboluziñua
>> grabatzia da. Nahiko lan esperimentala da.
>>
>> Baina *oinarrizkua iruditzen jata bertako informaziño ta historixia
>> batzia, baitta bertako langile ohien istorixak bebai.*
>>
>> Hori dala ta, testuingurua behin aurkeztuta, ta harira juanda, hamen nere
>> galderia:
>> *Zerrendako norbaiten aitta ez zan egongo ba biharrian Txontan? Edo
>> zerrendako norbaittek eitten dau biharra Txontan?* Nere aitxitxa bertako
>> langilia izan zan. Kontua da, bertako langiliekin egotia oso interesgarrixa
>> irizten jatala, eta eurekin egotia ondo egongo zan bideua grabau aurretik.
>> Azken finian, 25 urtekin, ez dogu bizi izan, eibar industriala, eta bertako
>> arima transmititzia ezinbestekua da lanari dimentsio bat emoteko.
>> Era berian, *Ahotsak*-en be banabil ikertzen. *cc Asier Sarasua.*
>>
>> Horrez gain, zuetako inork asko/zeozer badaki Txontan inguruan edo
>> blogian idatzi badau esatia daka (aurrez-aurre/emailez). Nere familixia
>> Ondarru ta Bolibarkua da, ta Eibarko arbasorik ez. Aitxitxa tailerrera
>> etorri zan Bolibartik, ta bere istorixia dakat. Baina horrez gain, ezer
>> gutxi. Zeozer sakaonagua bilatzen dot.
>>
>> *Beraz, eskertu neuke zuen laguntza. Kafe/kaña bat trukian. *
>>
>> *Eskerrik asko. :)*
>>
>>
>> Bide batez, atzo Txontatik ibili nitzan ta bertan etaratako argazki sorta.
>> http://www.flickr.com/photos/anestraat/sets/72157639602459974/
>>
>>
>> Asteburu on eta zuen erantzunan zain agurtzen naiz.
>> Mila esker.
>>
>> Ane Urkiola
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> 2014/1/9 Ane Urkiola <[email protected]>
>>
>>> BERREIBAR-eko Itsaso Goñi arkitektua eta Irune Jaio
>>> ANEMONAko diseinatzaile grafikoa elkarrizketatu dituzte gaur
>>> @faktoriaEITB-n: http://t.co/6I73ETyB62
>>>
>>> BERREIBARri buruzko info gehiago blogean:
>>> http://berreibar.blogspot.com.es/?m=1
>>> edota Facebook-ean:
>>> https://m.facebook.com/profile.php?id=185003008329951
>>>
>>> Ondo izan,
>>>
>>> Ane
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to