Ane, 
gure aitta be GACean, Txontan. 

Tallerrak goikaldean zeukan urtegitik arraintxoak ekartzen zizkigun etxera. 

Nik uste enpresa 1975 inguruan joango zela Abadiñora, ez daukat ondo gogoan.

Enpresa berriak, uralita edo auskalo zer teilatuan, urik ez. Kitto orduan 
arrainak etxean. 

Elna


From: leire narbaiza arizmendi 
Sent: Friday, January 10, 2014 1:20 PM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: Re: [eibar] LAGUNTZA BERREIBAR

Aupa, Ane! 


Aitta ez, baina bai ama! Ahaztu egin jatzu Eibarren andrazkuak biharrian ibili 
izan dirala beti!!!! Ai!!!!


Gure amak GACn egin zeban bihar, eta Txontsn zeguan Abadiñora juan aurretik.


leire




Ane Urkiola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko 
urtarrilak 10 13:14):

  Kaixo, 


  Ia inork lagundu ahal deskun.


  Berreibar dala ta, herrixan ekimen kulturalak hasiko gara eitten hamendik 
ekainera bittartian bai tailer, kale, taberna edo bestelako lekuetan. 


  Kontua da, neuk ekimen kultural horrek grabau bihar dittudala. 
  Lehendabizikua TXONTAn izango da, Harkaitz Canok hamaika esaldiko testu bat 
idatzi dau eibarko industria ondarian inguruan, eta Nomadelia dalako 
artista-graffitero batzuk bi astian zihar Txontako tailerretako paretetan 
idatziko dittuez. Gure lana, beraz, prozesu horren eboluziñua grabatzia da. 
Nahiko lan esperimentala da. 


  Baina oinarrizkua iruditzen jata bertako informaziño ta historixia batzia, 
baitta bertako langile ohien istorixak bebai.


  Hori dala ta, testuingurua behin aurkeztuta, ta harira juanda, hamen nere 
galderia:
  Zerrendako norbaiten aitta ez zan egongo ba biharrian Txontan? Edo zerrendako 
norbaittek eitten dau biharra Txontan? Nere aitxitxa bertako langilia izan zan. 
Kontua da, bertako langiliekin egotia oso interesgarrixa irizten jatala, eta 
eurekin egotia ondo egongo zan bideua grabau aurretik. Azken finian, 25 
urtekin, ez dogu bizi izan, eibar industriala, eta bertako arima transmititzia 
ezinbestekua da lanari dimentsio bat emoteko. 
  Era berian, Ahotsak-en be banabil ikertzen. cc Asier Sarasua.



  Horrez gain, zuetako inork asko/zeozer badaki Txontan inguruan edo blogian 
idatzi badau esatia daka (aurrez-aurre/emailez). Nere familixia Ondarru ta 
Bolibarkua da, ta Eibarko arbasorik ez. Aitxitxa tailerrera etorri zan 
Bolibartik, ta bere istorixia dakat. Baina horrez gain, ezer gutxi. Zeozer 
sakaonagua bilatzen dot.


  Beraz, eskertu neuke zuen laguntza. Kafe/kaña bat trukian. 


  Eskerrik asko. :)




  Bide batez, atzo Txontatik ibili nitzan ta bertan etaratako argazki sorta. 
  http://www.flickr.com/photos/anestraat/sets/72157639602459974/ 





  Asteburu on eta zuen erantzunan zain agurtzen naiz.
  Mila esker.


  Ane Urkiola 











  2014/1/9 Ane Urkiola <[email protected]>

    BERREIBAR-eko Itsaso Goñi arkitektua eta Irune Jaio ANEMONAko diseinatzaile 
grafikoa elkarrizketatu dituzte gaur @faktoriaEITB-n: http://t.co/6I73ETyB62 


    BERREIBARri buruzko info gehiago blogean: 
http://berreibar.blogspot.com.es/?m=1 
    edota Facebook-ean: https://m.facebook.com/profile.php?id=185003008329951 

    Ondo izan,

    Ane


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to