Eskerrik asko, Oier eta Alfonso!

Oier, blogetako idazki batzuk gutxi-asko aldatuta erabili ditut, beste
batzuk ez (azken orduan, neure buruarekin eztabaida isil baina gogor baten
ostean oheko gaupasan, mamuari buruzko hiru testu kendu nituen) eta beste
asko berriak dira. Helbide bat ematen badidazu bidaliko dizut, liburua nahi
bazenu.

Militantea zen Txillardegi, Kausa bati emana; hala ere, lantzean behin
distantzia hartu eta bere buruaz barre egiten ere bazekien, bost
kalimotxoen pasadizoak erakusten duenez, edo burmuinean eta ariman sartua
dugun espainoltxo infiltratuaren aurkako barne borrokarenak. Dirudienez,
militantziatik noizbehinka urrutiratzea eskatzen du osasun mentalak.



Hau idatzi du Alfonso Guillo ([email protected]) erabiltzaileak
(2025 urt. 14(a), ar. (11:09)):

> Egun on!
> Pozgarria da, bai, Oier.
> Zorionak eta eskerrik asko zure ekarpenagatik, Markos!  Niretzat ere
> pertsonaia erakargarria izan zen Txillardegi.
>
>
> > El 14 ene 2025, a las 8:09, Oier Gorosabel Larrañaga <
> [email protected]> escribió:
> >
> > Eup!
> >
> > Lea-Artibai eta Busturialdeko Pizzatik jakin dot, Markosek liburu
> barrixa etara dabela!
> >
> >  Ikusten neban bai, blogian Txillardegin gaiñeko artikuluak idatzi eta
> idatzi zenbixala... Nere faboritua: bere andriakin tabernan dagola, ondoko
> kuadrillakuak "boskálimotxó" eskatzen dabenekua. 😎
> https://eibar.org/blogak/zapiain/bost-kalimotxo Liburua zer dok, Markos,
> blogian argitaratu duana? Edo material gehixago be sartu dozu?
> >
> > LSD linearik ez dakazuenondako, hamen artikulu osua.
> >
> > O.
> >
> > PD: we wanna apunt in the afarimeter!! 😉
> >
> > ********************
> >
> >
> https://busturialdea.hitza.eus/2025/01/09/txillardegiren-pentsamendu-filosofiko-eta-linguistikoak-bildu-ditu-markos-zapiainek/
> > 'Txillardegi hizkuntzalari' liburua argitaratu du Markos Zapiainek,
> Txillardegik hizkuntzarekin izan zituen hartu emanak modu "nahiko
> pedagogikoan" zabaltzeko helburuagaz.
> > Zaloa Iturbe San Jose
> > Bermeo
> > 2025/01/09
> >
> > Filosofiaren historia ikasgaiaren programazioan emandako aldaketa bat
> bultzatu du Markos Zapiain Bermeoko bizilaguna Txillardegi Hizkutzalari
> liburua idaztera. Hipatia eta Jose Luis Alvarez Txillardegi dira, besteak
> beste, programazioan sartu diren pentsalari berriak, eta “ez zegoen
> materialik”. Horregatik, Hezkuntza Sailak Agora Filosofiako Elkarteko
> kideei bideratu zien sorrera, tartean Zapiaini. Iruindarrak Eibar.org
> blogean partekatu zituen bere lanak, eta Elkar argitaletxeak liburua
> argitaratzeko interesa erakutsi zuen: “Hari horri tiraka atera da liburua”.
> Gaur [urtarrilak 9] aurkeztu du liburua Donostian, Txillardegiren
> heriotzaren hamahirugarren urteurreneko ekitaldien atarian.
> >
> > Txillardegiren hizkuntzaren filosofia jorratzen du obrak, euskara
> abiapuntutzat harturik. Zapiainek aurkezpenean azaldu duenez, donostiarrak
> UZEI Hizkuntzalaritza Hiztegiaren arduradun izan zenean erabilitako eskema
> “kopiatu” du. Lehenengo zatian “hizkuntzatasuna” —Txillardegik asmatutako
> hitza—, hau da, hizkuntzaren ezaugarri orokorrak eta linguistika
> unibertsala jorratzen dira. Bigarrenean, berriz, “euskararen problematika
> berezia”. Hirugarren atal bat ere badu liburuak, eta horretan Zapiainek
> Txillardegiren biografia landu du, “euskara ardatz hartuta”.
> >
> > “Estrukturamena”. Hizkuntzatasunari dagokionez, Txillardegirentzat
> “estrukturagile inkontzientearena edo estrukturamena” dira kontzeptu
> giltzarriak: “Gizakiaok kaosa topatzen dugu mundura gatozenean, eta mapak
> behar ditugu, ordena”, azaldu du idazleak. Zehaztu duenez, gizakion berruan
> “guztia zeinu hizkuntza bihurtzen duen estrukturagile inkontzientea” dago:
> “Gizakiak egiten duen guztia zeharkatzen du hizkuntzak”.
> >
> > “Guk idatzi egiten dugu, baina orain badakigu gu ere idatzita gaudela:
> lehenengo molekulek testua zekarten, eta handik gatoz”, adierazi du
> Zapiainek. “Bizitza ere hizkutza da” gehitu du, Txillardegi
> hizkuntzatasunari dagokionez gehien harritu zuen ideia izan zela
> nabarmenduta. Idazlearen esanetan, aurkikuntza hori bat zetorren
> hizkuntzalari eta soziolinguista donostiarrak sarri sentitu zuen sentimendu
> batekin: “aurridetasuna bizidun guztiekin”.
> >
> > Hizkuntzen gainbehera. Txillardegik, “euskararen eta hizkuntza txiki
> askoren gainbehera” aztertu zituen, eta ondorioztatu zuen bizirik irauten
> duten hizkuntzak estatu bat dutenak direla; horregatik, euskal estatua
> sortzea proposatu zuen: “Ez edozein estatu, bere tresna guztiak euskararen
> alde ipiniko dituen estatua baino”. Hortik jai zen Txillardegiren esaldi
> ezagunetako bat: “Estatu batekin euskarak egian ez du iraungo, baina
> estaturik gabe, ziur ezetz”. Zapirainen hitzetan, donostiarrak bere
> erosotasuna “sakrifikatu” zuen militantzia lana egiteko; izan ere, hamasei
> urtez erbestean egon zen Txillardegi, eta bi aldiz espetxeratu zuten.
> >
> > Bere gurasoak euskal hizkutan izanik ere, Txillardegik bere kabuz ikasi
> zuen zuen euskara: “Egunero geratzen zen gauerditik hirurak arte ikasten,
> eta gero, behin ikasita, zortzietatik hamabitara jarraitzen zuen, beti lan
> eta lan”. Izan ere hori da Txillardegik euskarari ikusten zion “irtenbide”
> bakarra: “Bide horretatik jotzea ahalik eta jende gehienak”.
> >
> > Buru zientifikoa. Txillardegi matematika irakaslea zen arren, “oso buru
> poliedrikoa” zuela zuela nabarmendu du Zapirainek: “Hizkuntzatasuna ikusten
> zuen leku guztietan; itxurazko ugaritasun lausoa, amorfoa, ahaidetasuna
> mitoetan, ametsetan, sintoma neurologikoak… dena ekartzen zuen ekuazio
> sinple batera”.
> >
> > Txillardegi hizkuntzalari “edonork irakurtzeko moduko” liburua dela
> zehaztu du egileak, aurrezagutzarik behar ez dela argituz: “Nahiko
> pedagogikoa da, abiapuntuan ikasle eta irakasleentzako material izaera
> duelako. Irati Jimenezen gogoeta bat bere eginez bukatu du aurkezpena
> Zapiainek: “Euskaldunoi, agian gure historiagatik, gure konplexuengatik edo
> gure oinazeengatik beste pertsona bat mirestea kostatzen zaigu, batez ere
> euskalduna bada”. Horren harira, Txillardegik mirestea erraz uzten duela
> gehitu du, pertsona berak Hacia una socio-linguistica matematica liburua
> eta Leturiaren egunkari ezkutua eleberria idatzi izana “harrigarria” dela
> nabarmenduta: “Bere obran sartzea ipotx bat erraldoi baten sorbaldan
> zintzilikatzeaa bezalakoa da”.
> >
> > --
> > ****
> > Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
> >
> >
> >
> > ________________
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to