Eup!
Lea-Artibai eta Busturialdeko Pizzatik jakin dot, Markosek liburu
barrixa etara dabela!
Ikusten neban bai, blogian Txillardegin gaiñeko artikuluak idatzi eta
idatzi zenbixala... Nere faboritua: bere andriakin tabernan dagola,
ondoko kuadrillakuak "boskálimotxó" eskatzen dabenekua. 😎
https://eibar.org/blogak/zapiain/bost-kalimotxo Liburua zer dok, Markos,
blogian argitaratu duana? Edo material gehixago be sartu dozu?
LSD linearik ez dakazuenondako, hamen artikulu osua.
O.
PD: we wanna apunt in the afarimeter!! 😉
********************
https://busturialdea.hitza.eus/2025/01/09/txillardegiren-pentsamendu-filosofiko-eta-linguistikoak-bildu-ditu-markos-zapiainek/
'Txillardegi hizkuntzalari' liburua argitaratu du Markos Zapiainek,
Txillardegik hizkuntzarekin izan zituen hartu emanak modu "nahiko
pedagogikoan" zabaltzeko helburuagaz.
Zaloa Iturbe San Jose
Bermeo
2025/01/09
Filosofiaren historia ikasgaiaren programazioan emandako aldaketa bat
bultzatu du Markos Zapiain Bermeoko bizilaguna Txillardegi Hizkutzalari
liburua idaztera. Hipatia eta Jose Luis Alvarez Txillardegi dira,
besteak beste, programazioan sartu diren pentsalari berriak, eta “ez
zegoen materialik”. Horregatik, Hezkuntza Sailak Agora Filosofiako
Elkarteko kideei bideratu zien sorrera, tartean Zapiaini. Iruindarrak
Eibar.org blogean partekatu zituen bere lanak, eta Elkar argitaletxeak
liburua argitaratzeko interesa erakutsi zuen: “Hari horri tiraka atera
da liburua”. Gaur [urtarrilak 9] aurkeztu du liburua Donostian,
Txillardegiren heriotzaren hamahirugarren urteurreneko ekitaldien atarian.
Txillardegiren hizkuntzaren filosofia jorratzen du obrak, euskara
abiapuntutzat harturik. Zapiainek aurkezpenean azaldu duenez,
donostiarrak UZEI Hizkuntzalaritza Hiztegiaren arduradun izan zenean
erabilitako eskema “kopiatu” du. Lehenengo zatian “hizkuntzatasuna”
—Txillardegik asmatutako hitza—, hau da, hizkuntzaren ezaugarri
orokorrak eta linguistika unibertsala jorratzen dira. Bigarrenean,
berriz, “euskararen problematika berezia”. Hirugarren atal bat ere badu
liburuak, eta horretan Zapiainek Txillardegiren biografia landu du,
“euskara ardatz hartuta”.
“Estrukturamena”. Hizkuntzatasunari dagokionez, Txillardegirentzat
“estrukturagile inkontzientearena edo estrukturamena” dira kontzeptu
giltzarriak: “Gizakiaok kaosa topatzen dugu mundura gatozenean, eta
mapak behar ditugu, ordena”, azaldu du idazleak. Zehaztu duenez,
gizakion berruan “guztia zeinu hizkuntza bihurtzen duen estrukturagile
inkontzientea” dago: “Gizakiak egiten duen guztia zeharkatzen du
hizkuntzak”.
“Guk idatzi egiten dugu, baina orain badakigu gu ere idatzita gaudela:
lehenengo molekulek testua zekarten, eta handik gatoz”, adierazi du
Zapiainek. “Bizitza ere hizkutza da” gehitu du, Txillardegi
hizkuntzatasunari dagokionez gehien harritu zuen ideia izan zela
nabarmenduta. Idazlearen esanetan, aurkikuntza hori bat zetorren
hizkuntzalari eta soziolinguista donostiarrak sarri sentitu zuen
sentimendu batekin: “aurridetasuna bizidun guztiekin”.
Hizkuntzen gainbehera. Txillardegik, “euskararen eta hizkuntza txiki
askoren gainbehera” aztertu zituen, eta ondorioztatu zuen bizirik
irauten duten hizkuntzak estatu bat dutenak direla; horregatik, euskal
estatua sortzea proposatu zuen: “Ez edozein estatu, bere tresna guztiak
euskararen alde ipiniko dituen estatua baino”. Hortik jai zen
Txillardegiren esaldi ezagunetako bat: “Estatu batekin euskarak egian ez
du iraungo, baina estaturik gabe, ziur ezetz”. Zapirainen hitzetan,
donostiarrak bere erosotasuna “sakrifikatu” zuen militantzia lana
egiteko; izan ere, hamasei urtez erbestean egon zen Txillardegi, eta bi
aldiz espetxeratu zuten.
Bere gurasoak euskal hizkutan izanik ere, Txillardegik bere kabuz ikasi
zuen zuen euskara: “Egunero geratzen zen gauerditik hirurak arte
ikasten, eta gero, behin ikasita, zortzietatik hamabitara jarraitzen
zuen, beti lan eta lan”. Izan ere hori da Txillardegik euskarari ikusten
zion “irtenbide” bakarra: “Bide horretatik jotzea ahalik eta jende
gehienak”.
Buru zientifikoa. Txillardegi matematika irakaslea zen arren, “oso buru
poliedrikoa” zuela zuela nabarmendu du Zapirainek: “Hizkuntzatasuna
ikusten zuen leku guztietan; itxurazko ugaritasun lausoa, amorfoa,
ahaidetasuna mitoetan, ametsetan, sintoma neurologikoak… dena ekartzen
zuen ekuazio sinple batera”.
Txillardegi hizkuntzalari “edonork irakurtzeko moduko” liburua dela
zehaztu du egileak, aurrezagutzarik behar ez dela argituz: “Nahiko
pedagogikoa da, abiapuntuan ikasle eta irakasleentzako material izaera
duelako. Irati Jimenezen gogoeta bat bere eginez bukatu du aurkezpena
Zapiainek: “Euskaldunoi, agian gure historiagatik, gure konplexuengatik
edo gure oinazeengatik beste pertsona bat mirestea kostatzen zaigu,
batez ere euskalduna bada”. Horren harira, Txillardegik mirestea erraz
uzten duela gehitu du, pertsona berak Hacia una socio-linguistica
matematica liburua eta Leturiaren egunkari ezkutua eleberria idatzi
izana “harrigarria” dela nabarmenduta: “Bere obran sartzea ipotx bat
erraldoi baten sorbaldan zintzilikatzeaa bezalakoa da”.
--
****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]