Egun on! Pozgarria da, bai, Oier. Zorionak eta eskerrik asko zure ekarpenagatik, Markos! Niretzat ere pertsonaia erakargarria izan zen Txillardegi.
> El 14 ene 2025, a las 8:09, Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> > escribió: > > Eup! > > Lea-Artibai eta Busturialdeko Pizzatik jakin dot, Markosek liburu barrixa > etara dabela! > > Ikusten neban bai, blogian Txillardegin gaiñeko artikuluak idatzi eta idatzi > zenbixala... Nere faboritua: bere andriakin tabernan dagola, ondoko > kuadrillakuak "boskálimotxó" eskatzen dabenekua. 😎 > https://eibar.org/blogak/zapiain/bost-kalimotxo Liburua zer dok, Markos, > blogian argitaratu duana? Edo material gehixago be sartu dozu? > > LSD linearik ez dakazuenondako, hamen artikulu osua. > > O. > > PD: we wanna apunt in the afarimeter!! 😉 > > ******************** > > https://busturialdea.hitza.eus/2025/01/09/txillardegiren-pentsamendu-filosofiko-eta-linguistikoak-bildu-ditu-markos-zapiainek/ > 'Txillardegi hizkuntzalari' liburua argitaratu du Markos Zapiainek, > Txillardegik hizkuntzarekin izan zituen hartu emanak modu "nahiko > pedagogikoan" zabaltzeko helburuagaz. > Zaloa Iturbe San Jose > Bermeo > 2025/01/09 > > Filosofiaren historia ikasgaiaren programazioan emandako aldaketa bat > bultzatu du Markos Zapiain Bermeoko bizilaguna Txillardegi Hizkutzalari > liburua idaztera. Hipatia eta Jose Luis Alvarez Txillardegi dira, besteak > beste, programazioan sartu diren pentsalari berriak, eta “ez zegoen > materialik”. Horregatik, Hezkuntza Sailak Agora Filosofiako Elkarteko kideei > bideratu zien sorrera, tartean Zapiaini. Iruindarrak Eibar.org blogean > partekatu zituen bere lanak, eta Elkar argitaletxeak liburua argitaratzeko > interesa erakutsi zuen: “Hari horri tiraka atera da liburua”. Gaur > [urtarrilak 9] aurkeztu du liburua Donostian, Txillardegiren heriotzaren > hamahirugarren urteurreneko ekitaldien atarian. > > Txillardegiren hizkuntzaren filosofia jorratzen du obrak, euskara > abiapuntutzat harturik. Zapiainek aurkezpenean azaldu duenez, donostiarrak > UZEI Hizkuntzalaritza Hiztegiaren arduradun izan zenean erabilitako eskema > “kopiatu” du. Lehenengo zatian “hizkuntzatasuna” —Txillardegik asmatutako > hitza—, hau da, hizkuntzaren ezaugarri orokorrak eta linguistika unibertsala > jorratzen dira. Bigarrenean, berriz, “euskararen problematika berezia”. > Hirugarren atal bat ere badu liburuak, eta horretan Zapiainek Txillardegiren > biografia landu du, “euskara ardatz hartuta”. > > “Estrukturamena”. Hizkuntzatasunari dagokionez, Txillardegirentzat > “estrukturagile inkontzientearena edo estrukturamena” dira kontzeptu > giltzarriak: “Gizakiaok kaosa topatzen dugu mundura gatozenean, eta mapak > behar ditugu, ordena”, azaldu du idazleak. Zehaztu duenez, gizakion berruan > “guztia zeinu hizkuntza bihurtzen duen estrukturagile inkontzientea” dago: > “Gizakiak egiten duen guztia zeharkatzen du hizkuntzak”. > > “Guk idatzi egiten dugu, baina orain badakigu gu ere idatzita gaudela: > lehenengo molekulek testua zekarten, eta handik gatoz”, adierazi du > Zapiainek. “Bizitza ere hizkutza da” gehitu du, Txillardegi hizkuntzatasunari > dagokionez gehien harritu zuen ideia izan zela nabarmenduta. Idazlearen > esanetan, aurkikuntza hori bat zetorren hizkuntzalari eta soziolinguista > donostiarrak sarri sentitu zuen sentimendu batekin: “aurridetasuna bizidun > guztiekin”. > > Hizkuntzen gainbehera. Txillardegik, “euskararen eta hizkuntza txiki askoren > gainbehera” aztertu zituen, eta ondorioztatu zuen bizirik irauten duten > hizkuntzak estatu bat dutenak direla; horregatik, euskal estatua sortzea > proposatu zuen: “Ez edozein estatu, bere tresna guztiak euskararen alde > ipiniko dituen estatua baino”. Hortik jai zen Txillardegiren esaldi > ezagunetako bat: “Estatu batekin euskarak egian ez du iraungo, baina > estaturik gabe, ziur ezetz”. Zapirainen hitzetan, donostiarrak bere > erosotasuna “sakrifikatu” zuen militantzia lana egiteko; izan ere, hamasei > urtez erbestean egon zen Txillardegi, eta bi aldiz espetxeratu zuten. > > Bere gurasoak euskal hizkutan izanik ere, Txillardegik bere kabuz ikasi zuen > zuen euskara: “Egunero geratzen zen gauerditik hirurak arte ikasten, eta > gero, behin ikasita, zortzietatik hamabitara jarraitzen zuen, beti lan eta > lan”. Izan ere hori da Txillardegik euskarari ikusten zion “irtenbide” > bakarra: “Bide horretatik jotzea ahalik eta jende gehienak”. > > Buru zientifikoa. Txillardegi matematika irakaslea zen arren, “oso buru > poliedrikoa” zuela zuela nabarmendu du Zapirainek: “Hizkuntzatasuna ikusten > zuen leku guztietan; itxurazko ugaritasun lausoa, amorfoa, ahaidetasuna > mitoetan, ametsetan, sintoma neurologikoak… dena ekartzen zuen ekuazio sinple > batera”. > > Txillardegi hizkuntzalari “edonork irakurtzeko moduko” liburua dela zehaztu > du egileak, aurrezagutzarik behar ez dela argituz: “Nahiko pedagogikoa da, > abiapuntuan ikasle eta irakasleentzako material izaera duelako. Irati > Jimenezen gogoeta bat bere eginez bukatu du aurkezpena Zapiainek: > “Euskaldunoi, agian gure historiagatik, gure konplexuengatik edo gure > oinazeengatik beste pertsona bat mirestea kostatzen zaigu, batez ere > euskalduna bada”. Horren harira, Txillardegik mirestea erraz uzten duela > gehitu du, pertsona berak Hacia una socio-linguistica matematica liburua eta > Leturiaren egunkari ezkutua eleberria idatzi izana “harrigarria” dela > nabarmenduta: “Bere obran sartzea ipotx bat erraldoi baten sorbaldan > zintzilikatzeaa bezalakoa da”. > > -- > **** > Oier GOROSABEL LARRAÑAGA > > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
