Eskerrik asko, Alfonso.

Iturri

Alfonso Guillo <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2023
ots. 2, og. 14:46):

> Kaixo, Mikel eta lagunok:
> Nire partaidetza apaletik, hona hemen nire iritzia.
> Ni Eibar.org-era bildu nintzen komunikabide digital euskalduna zelakoan.
> Eibar.org sortzean euskararen aldeko hautua ez dakit esplizitatu zen.
> Halere, nik uharte euskaldun bat izaten jarraitzea nahiago nuke, eta gure
> inguruko populazioaren gehiengo batek euskaraz ulertzeko adina eskola hartu
> duenez, taldearen izaeran adieraziko nuke.
> Beste argudio batzuk beste batzuek esan dituzte.
> Alfonso
>
>
> On 2 Feb 2023, at 08:59, Zapiain Markos <[email protected]> wrote:
>
> 
> Amatiño, egia tristea da bosgarren puntuan diozuna: “azken berrogeita
> hamar urteotako esperientziak ezer zehatzik frogatu izan baldin badigu,
> zera da: komunikabide elebidunetan (euskara-gaztelania), berandu baino
> lehen gaztelaniak amaitu izan duela BETI irabazten”.
>
> 1970 baino lehenagokoa zuzenean ezagutu ez dugun askok uste izan dugu lege
> natural antzekoren bat mamitzen zela horrela. Ez ordea. “Egan” aldizkaria
> 1948an elebidun sortu zen, gaztelania nagusi, eta frankismoan bertan
> bilakatu zen pixkanaka zeharo euskaldun, bultzada karlistari esker, besteak
> beste. Aurreiritziak eta estereotipoak desegiteko behintzat balio du
> Historiak.
>
> Hau idatzi du Luis Aranberri ([email protected]) erabiltzaileak (2023 urt.
> 31, ar. (12:28)):
>
>> 1. Maila teorikoan, ez daukat batere zalantzarik. Bakoitzak idatzi dezake
>> nahi duena eta nahiago duen hizkuntzan.
>> 2. Baina ez da berdin lantzean behin iruzkin bat ez-euskaraz  idaztea,
>> ala, metodoz, bi hizkuntzatan idatzi izatea.
>> 3. Ohiko blogari batek gaztelaniaz idazten baldin badu, zergatik ezin
>> izango luke hasiberri batek beste horrenbeste egin?
>> 4. Oso ondo dago irekiak, eskuzabalak, abegitsuak eta inklusiboak izatea.
>> Gora aniztasuna.
>> 5. Hala ere, azken berrogeita hamar urteotako esperientziak ezer zehatzik
>> frogatu izan baldin badigu, zera da: komunikabide elebidunetan
>> (euskara-gaztelania), berandu baino lehen gaztelaniak amaitu izan duela
>> BETI irabazten, euskara hutsezkoek --euren apaltasunean-- euskaraz jarraitu
>> izan duten artean.
>> 6. Herri Irratien edo Gara eta Deiaren egitasmo elebidunek porrot egin
>> zuten. Berriak edoArrate Irratiak ez dute sekula arrisku hori izango.
>> Beste hainbat izango dute, baina ez hori.
>> 7. Euskadi Irratiak eta ETB1k diraute, gaztelaniarekin barne-espaziorik
>> partekatzen ez dutelako. Merkatua partekatu behar izango dute, baina ez
>> euren programazioa. Arrazoi "logikoz" eta "praktikoz" programazioa
>> partekatzeari ekiten dioten egunean... akabo.
>> 8. Gauza bat da teoria eta beste bat, praktika.
>> 9. Baina ni ez naiz Arrateko Ama.
>> Amatiño
>>
>>
>> ------------------------------
>> *De: *"Oier Gorosabel Larrañaga" <[email protected]>
>> *Para: *[email protected]
>> *Enviados: *Martes, 31 de Enero 2023 11:44:09
>> *Asunto: *Re: [eibar] EibarOrg blog-komunitateko estatistikak 2008-2022
>>
>> Nihil obstat.
>>
>> O.
>> El 31/01/2023 a las 11:11, Mikel Iturria escribió:
>>
>> Mila esker, Asier.
>>
>> Urtarrilaren 18an jakinarazi genuen Javier Ortiz kazetariaren webgunea
>> bere horretan utziko dugula. Bertan dauden Pedradak ere bukatu dira, beraz.
>>
>> Ez dakit zer egingo dudan, baina nik normalean apunte elebidunak idazten
>> ditut, euskaraz sortu, eta ondoren gaztelaniara itzuli.
>>
>> Galdera bi ditut:
>>
>> 1.- Oker ez banago, gure komunitate eibarnautan ahal da gaztelaniaz
>> argitaratu, beti ere euskaraz egiten badugu ere, ezta? Hau zehazterik bai
>> Arrateko Amak?
>>
>> 2.- Hori ahal bada, nola ikusiko zenukete gainerako blogari eta
>> eibarnautek apunte elebidun horiek?
>>
>> Erantzun beldurrik gabe.
>>
>> Mila esker.
>>
>> Iturri
>>
>> Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2023
>> urt. 20, or. (08:47)):
>>
>>> kaixo,
>>>
>>> 2022ko nere blogeko estatistikeri begira hasi eta EibarOrg
>>> komunitateko 2008-2022 tarteko datuak gainbegiratzera pasatu naiz.
>>>
>>> Hementxe laburpena:
>>>
>>> https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarorg-blog-komunitateko-edukia-eta-estatistikak-2022-urtean
>>>
>>> https://twitter.com/asarasua/status/1616340177185607680
>>>
>>> Trafikoa izugarri jaitsi da (%75), baina jaitsiera horren errudun
>>> nagusia ekoizpena da (beste %50-75 jaitsi da) eta ez hainbeste post
>>> bakoitzaren eragina (hori ere jaitsi den arren).
>>>
>>> Hala ere, azaleko irakurketa da egindakoa. Mereziko luke estatistikak
>>> sakonago begiratzea..
>>>
>>> Zuen blogetako estatistikaren bat nahi badozue, esan eta bialduko
>>> detsueraz, bai?
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to