1. Maila teorikoan, ez daukat batere zalantzarik. Bakoitzak idatzi dezake nahi 
duena eta nahiago duen hizkuntzan. 
2. Baina ez da berdin lantzean behin iruzkin bat ez-euskaraz idaztea, ala, 
metodoz, bi hizkuntzatan idatzi izatea. 
3. Ohiko blogari batek gaztelaniaz idazten baldin badu, zergatik ezin izango 
luke hasiberri batek beste horrenbeste egin? 
4. Oso ondo dago irekiak, eskuzabalak, abegitsuak eta inklusiboak izatea. Gora 
aniztasuna. 
5. Hala ere, azken berrogeita hamar urteotako esperientziak ezer zehatzik 
frogatu izan baldin badigu, zera da: komunikabide elebidunetan 
(euskara-gaztelania), berandu baino lehen gaztelaniak amaitu izan duela BETI 
irabazten, euskara hutsezkoek --euren apaltasunean-- euskaraz jarraitu izan 
duten artean. 
6. Herri Irratien edo Gara eta Deiaren egitasmo elebidunek porrot egin zuten. 
Berriak edo Arrate Irratiak ez dute sekula arrisku hori izango. Beste hainbat 
izango dute, baina ez hori. 
7. Euskadi Irratiak eta ETB1k diraute, gaztelaniarekin barne-espaziorik 
partekatzen ez dutelako. Merkatua partekatu behar izango dute, baina ez euren 
programazioa. Arrazoi "logikoz" eta "praktikoz" programazioa partekatzeari 
ekiten dioten egunean... akabo. 
8. Gauza bat da teoria eta beste bat, praktika. 
9. Baina ni ez naiz Arrateko Ama. 
Amatiño 


----- Mensaje original -----

De: "Oier Gorosabel Larrañaga" <[email protected]> 
Para: [email protected] 
Enviados: Martes, 31 de Enero 2023 11:44:09 
Asunto: Re: [eibar] EibarOrg blog-komunitateko estatistikak 2008-2022 



Nihil obstat. 

O. 
El 31/01/2023 a las 11:11, Mikel Iturria escribió: 



Mila esker, Asier. 

Urtarrilaren 18an jakinarazi genuen Javier Ortiz kazetariaren webgunea bere 
horretan utziko dugula. Bertan dauden Pedradak ere bukatu dira, beraz. 

Ez dakit zer egingo dudan, baina nik normalean apunte elebidunak idazten ditut, 
euskaraz sortu, eta ondoren gaztelaniara itzuli. 

Galdera bi ditut: 

1.- Oker ez banago, gure komunitate eibarnautan ahal da gaztelaniaz argitaratu, 
beti ere euskaraz egiten badugu ere, ezta? Hau zehazterik bai Arrateko Amak? 

2.- Hori ahal bada, nola ikusiko zenukete gainerako blogari eta eibarnautek 
apunte elebidun horiek? 

Erantzun beldurrik gabe. 

Mila esker. 

Iturri 

Hau idatzi du Asier Sarasua ( [email protected] ) erabiltzaileak (2023 urt. 
20, or. (08:47)): 

<blockquote>
kaixo, 

2022ko nere blogeko estatistikeri begira hasi eta EibarOrg 
komunitateko 2008-2022 tarteko datuak gainbegiratzera pasatu naiz. 

Hementxe laburpena: 
https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarorg-blog-komunitateko-edukia-eta-estatistikak-2022-urtean
 

https://twitter.com/asarasua/status/1616340177185607680 

Trafikoa izugarri jaitsi da (%75), baina jaitsiera horren errudun 
nagusia ekoizpena da (beste %50-75 jaitsi da) eta ez hainbeste post 
bakoitzaren eragina (hori ere jaitsi den arren). 

Hala ere, azaleko irakurketa da egindakoa. Mereziko luke estatistikak 
sakonago begiratzea.. 

Zuen blogetako estatistikaren bat nahi badozue, esan eta bialduko 
detsueraz, bai? 

a. 


________________ 
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] 




________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] 

</blockquote>


________________ 
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] 

________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to