Amatiñorekin erabat ados. Jon

El mar, 31 ene 2023 a las 16:12, Mikel Iturria (<[email protected]>)
escribió:

> Eskerrik asko Oier, Amatiño eta Markos.
>
> Amatiñok dioena erabat zentzuzkoa da.
>
> Bere garaian hainbat apunte igo nituen gaztelaniaz, 2004an-edo. Baina egun
> nik ere zalantzak ditut eibar.org ote den toki egokia, komunitatearen
> arauez aparte.
>
> Markos: bi apunte igotzea ez da arazo.
>
> iturri
>
>
>
> Hau idatzi du Zapiain Markos ([email protected]) erabiltzaileak (2023
> urt. 31, ar. (13:58)):
>
>> Nik testu bi igo ditut gaztelaniaz, eta dudak izan ditut.
>>
>> Azkenik ausartu naiz, euskarari buruzkoak zirelako, eta gainera “euskara”
>> hitza bera erabiltzeak nazka ematen dien aditu batzuen mintzamoldeak
>> parodiatu nahi zituztelako (euskara beharrean "variante septentrional del
>> continuo ibérico",  "lengua interpirenaica aislada", "koiné de variedades
>> pirenaicas" eta antzekoak erabiltzen dituzte).
>>
>> Dena den, bat nator Amatiñoren arrazoiekin, eta hala erabakiz gero
>> berehala ezabatuko nituzke, inongo galera sentimendu barik.
>>
>> Hau idatzi du Luis Aranberri ([email protected]) erabiltzaileak (2023
>> urt. 31, ar. (12:28)):
>>
>>> 1. Maila teorikoan, ez daukat batere zalantzarik. Bakoitzak idatzi
>>> dezake nahi duena eta nahiago duen hizkuntzan.
>>> 2. Baina ez da berdin lantzean behin iruzkin bat ez-euskaraz  idaztea,
>>> ala, metodoz, bi hizkuntzatan idatzi izatea.
>>> 3. Ohiko blogari batek gaztelaniaz idazten baldin badu, zergatik ezin
>>> izango luke hasiberri batek beste horrenbeste egin?
>>> 4. Oso ondo dago irekiak, eskuzabalak, abegitsuak eta inklusiboak
>>> izatea. Gora aniztasuna.
>>> 5. Hala ere, azken berrogeita hamar urteotako esperientziak ezer
>>> zehatzik frogatu izan baldin badigu, zera da: komunikabide elebidunetan
>>> (euskara-gaztelania), berandu baino lehen gaztelaniak amaitu izan duela
>>> BETI irabazten, euskara hutsezkoek --euren apaltasunean-- euskaraz jarraitu
>>> izan duten artean.
>>> 6. Herri Irratien edo Gara eta Deiaren egitasmo elebidunek porrot egin
>>> zuten. Berriak edoArrate Irratiak ez dute sekula arrisku hori izango.
>>> Beste hainbat izango dute, baina ez hori.
>>> 7. Euskadi Irratiak eta ETB1k diraute, gaztelaniarekin barne-espaziorik
>>> partekatzen ez dutelako. Merkatua partekatu behar izango dute, baina ez
>>> euren programazioa. Arrazoi "logikoz" eta "praktikoz" programazioa
>>> partekatzeari ekiten dioten egunean... akabo.
>>> 8. Gauza bat da teoria eta beste bat, praktika.
>>> 9. Baina ni ez naiz Arrateko Ama.
>>> Amatiño
>>>
>>>
>>> ------------------------------
>>> *De: *"Oier Gorosabel Larrañaga" <[email protected]>
>>> *Para: *[email protected]
>>> *Enviados: *Martes, 31 de Enero 2023 11:44:09
>>> *Asunto: *Re: [eibar] EibarOrg blog-komunitateko estatistikak 2008-2022
>>>
>>> Nihil obstat.
>>>
>>> O.
>>> El 31/01/2023 a las 11:11, Mikel Iturria escribió:
>>>
>>> Mila esker, Asier.
>>>
>>> Urtarrilaren 18an jakinarazi genuen Javier Ortiz kazetariaren webgunea
>>> bere horretan utziko dugula. Bertan dauden Pedradak ere bukatu dira, beraz.
>>>
>>> Ez dakit zer egingo dudan, baina nik normalean apunte elebidunak idazten
>>> ditut, euskaraz sortu, eta ondoren gaztelaniara itzuli.
>>>
>>> Galdera bi ditut:
>>>
>>> 1.- Oker ez banago, gure komunitate eibarnautan ahal da gaztelaniaz
>>> argitaratu, beti ere euskaraz egiten badugu ere, ezta? Hau zehazterik bai
>>> Arrateko Amak?
>>>
>>> 2.- Hori ahal bada, nola ikusiko zenukete gainerako blogari eta
>>> eibarnautek apunte elebidun horiek?
>>>
>>> Erantzun beldurrik gabe.
>>>
>>> Mila esker.
>>>
>>> Iturri
>>>
>>> Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2023
>>> urt. 20, or. (08:47)):
>>>
>>>> kaixo,
>>>>
>>>> 2022ko nere blogeko estatistikeri begira hasi eta EibarOrg
>>>> komunitateko 2008-2022 tarteko datuak gainbegiratzera pasatu naiz.
>>>>
>>>> Hementxe laburpena:
>>>>
>>>> https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarorg-blog-komunitateko-edukia-eta-estatistikak-2022-urtean
>>>>
>>>> https://twitter.com/asarasua/status/1616340177185607680
>>>>
>>>> Trafikoa izugarri jaitsi da (%75), baina jaitsiera horren errudun
>>>> nagusia ekoizpena da (beste %50-75 jaitsi da) eta ez hainbeste post
>>>> bakoitzaren eragina (hori ere jaitsi den arren).
>>>>
>>>> Hala ere, azaleko irakurketa da egindakoa. Mereziko luke estatistikak
>>>> sakonago begiratzea..
>>>>
>>>> Zuen blogetako estatistikaren bat nahi badozue, esan eta bialduko
>>>> detsueraz, bai?
>>>>
>>>> a.
>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to