Aupa!

Datorren maiatzaren 6rako, Oskar Alegriaren "Zumiriki" filmaren proiekzioa
antolatu dugu Euskal Jaiaren programaren baitan. Filma oso ederra da eta
pandemia tarteko ez da ikusteko aukera handirik izan. Alegria bera etorriko
da filmea aurkeztera. Pelikula oso berezia da. Ezin esan "ohiko fikzioa"
kategorian sartzen denik eta ez da dokumental bat ere. Filmaren
promoziorako erabiltzen diren kritika-aipuek ere ematen dute pistaren bat
zentzu horretan:
- "Maisulan ausarta. Argi ikusten da zinema haurtzaroko etxea dela".
Ignacio Agüero.
- "Ezein filmeren antzik ez duen artelana, memoriaren Robinson Crusoe baten
oihartzunean". Eric Pauwels.
- "Arimarako festa bat, denboraren antropologia ariketa, maisulan bat".
Alan Berliner.

Alegria bera da filmeko protagonista eta burutazio bat gauzatzen ikusten
dugu: umetan familiarekin txangoan bisitatzen zuten erreka erdiko irlatxo
batera itzuli nahi du eta han bizi zenbait hilabetez, berak prestatutako
etxola batean eta bera bakarrik. Oroimena, bakardadea, behaketa, familia,
paisaia, natura, animaliak, ametsak, oroitzapenak... sentiberatasun eta
irudimen harrigarria dario filmari. Txundigarria da. Ibaiertzean isolatu
aurretik Pirinioetako azken artzain bakartietako batzurekin bizitako uneak
erakusten dizkigu, elkarrizketa eta bizipen hunkigarriz betetakoak.

Nire gomendioa: hartu sarrerak (dohain dira, baina hartu behar dira) lehen
bait lehen.

Zumiriki, Oskar Alegriaren filma
Data: 2022ko maiatzaren 6an, ostirala, 19:00etan.
Tokia: Coliseo Antzokia, Eibar.
Sarrerak (dohain) Coliseoko txarteldegian eta Kutxabanken hartu daitezke
dagoeneko.
https://dantzan.eus/kidea/kezka/zumiriki-oskar-alegriaren-filma-eibarren


OIer.





-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to