Egun on! Twitterren aipatu da nola Eibarren emakume izena duen kale bakarra daukagun:
*Polonia Etxeberria kalea* https://twitter.com/koloretan/status/1491431524402864131 Eta arrazoia daukate. Gainera familia izenak direnean uste dut kasu guztietan gizonezkoen familiak osatutakoak direla: Egigurentarren kalea, Sostoatarren kalea, Zuloagatarren kalea... *Eibarko kaletegia (XXXVIII. kapitulua)* Kontua da 1978. urtetik ez dela egon Eibarko kale izenak ofizialtzeko ekimen politikorik, Euskaltzaindiari kontsultak eta hizkuntzalarien kudeaketaz aparte (nik dakidala). Esango nuke gai polemikoa dela eta inork ez duela kaltetuta atera nahi, ikusi bestela San Kristobal edo "dosdemayo" kasuak. Esperantza galduta, azzken urteetan Eibarko kaletegi normalizatuaren zerrenda mantentzen saiatzen ari naiz hemen: https://eibar.org/blogak/teknosexua/callejero-eibar Eta beti hobetu nahian, gaur zerrendari begira zalantza batzuk azaldu zaizkit. Laguntza mesedez, zerrenda hobetzen goaz eta. - Txiriokale bada, Ifarkale izan beharko du, eta ez "Ifar kale", ezta? - "Isasi kalea" bada, "Txiriokalea" edo "Ifarkalea" jarri beharko litzateke? Ala izen propioa hartzean ez dakar mugatu markarik? - "Legarre-gain kalea", "Arrate-bide"? hauek gidoiarekin? - "Arrate-bide" ala "Arrate-bidea"? - "Azitain bide", "Azitain-bide", "Azitainbide"? - "Txaltxa-zelai kalea" ala "Txaltxazelai kalea"? - "Urki kurutzekua kalea", "Urkikurutzekua kalea", "Urki-kurutzekua kalea" ? Edo agian Euskaltzaindiari arreta eginda "Urkidikurutzekoa kalea", ez? Ausartuko naiz horrela jartzen? - Ibur-Erreka industrialdea baina Asua-erreka kalea? Nola izan behar dira? (Aasuerreka Euskaltzaindiaren arabera, egia esateko) Eskerrik asko laguntzagatik. Badakit lotsa gutxi daukadala hau normaltzen saiatzeagatik, baina mapa lanerako behar dut. Badakizue gero toki askotan erabiliko direla izen hauek, metabertsoan ere bai. Gari
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
