❤❤❤

El vie., 22 abr. 2022 12:39, Oier Araolaza <[email protected]> escribió:

>
> Aupa!
>
> Datorren maiatzaren 6rako, Oskar Alegriaren "Zumiriki" filmaren proiekzioa
> antolatu dugu Euskal Jaiaren programaren baitan. Filma oso ederra da eta
> pandemia tarteko ez da ikusteko aukera handirik izan. Alegria bera etorriko
> da filmea aurkeztera. Pelikula oso berezia da. Ezin esan "ohiko fikzioa"
> kategorian sartzen denik eta ez da dokumental bat ere. Filmaren
> promoziorako erabiltzen diren kritika-aipuek ere ematen dute pistaren bat
> zentzu horretan:
> - "Maisulan ausarta. Argi ikusten da zinema haurtzaroko etxea dela".
> Ignacio Agüero.
> - "Ezein filmeren antzik ez duen artelana, memoriaren Robinson Crusoe
> baten oihartzunean". Eric Pauwels.
> - "Arimarako festa bat, denboraren antropologia ariketa, maisulan bat".
> Alan Berliner.
>
> Alegria bera da filmeko protagonista eta burutazio bat gauzatzen ikusten
> dugu: umetan familiarekin txangoan bisitatzen zuten erreka erdiko irlatxo
> batera itzuli nahi du eta han bizi zenbait hilabetez, berak prestatutako
> etxola batean eta bera bakarrik. Oroimena, bakardadea, behaketa, familia,
> paisaia, natura, animaliak, ametsak, oroitzapenak... sentiberatasun eta
> irudimen harrigarria dario filmari. Txundigarria da. Ibaiertzean isolatu
> aurretik Pirinioetako azken artzain bakartietako batzurekin bizitako uneak
> erakusten dizkigu, elkarrizketa eta bizipen hunkigarriz betetakoak.
>
> Nire gomendioa: hartu sarrerak (dohain dira, baina hartu behar dira) lehen
> bait lehen.
>
> Zumiriki, Oskar Alegriaren filma
> Data: 2022ko maiatzaren 6an, ostirala, 19:00etan.
> Tokia: Coliseo Antzokia, Eibar.
> Sarrerak (dohain) Coliseoko txarteldegian eta Kutxabanken hartu daitezke
> dagoeneko.
> https://dantzan.eus/kidea/kezka/zumiriki-oskar-alegriaren-filma-eibarren
>
>
> OIer.
>
>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to