kaixo blogarixok, ez dakit zuetakoren batek holako arazorik euki daben. Azkenaldixan neri sarri gertatzen jata, nere blogeko irudixak ez dirala ikusten (pantailazua mezu honekin).
Tira, ez da ez dirala ikusten: blogera sartu eta ez dira ikusten; berriz sartu eta agertzen dira; hurrenguan sartu eta tarteka bai, tarteka ez. F5 sakatu, orrixa eguneratu, eta orduan bai agertzen dira. Azkenaldixan, blogeko post batzuetan argazki nahikotxo sartu dittut (horregaittik izan leike); edo nere nabigatzailia izan leike, auskalo. Eta horregaittik galdetzen detsuet, ia zuetakoren batek be igarri ete daben hori EibarOrg-eko blogetan. eskerrik asko, a.
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
