Arduradunen erantzunaren zain, ixilik egon naiz, zain... ;) Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2022 ots. 10, og. (09:05)): > Twitterren aipatu da nola Eibarren emakume izena duen kale bakarra daukagun: > Polonia Etxeberria kalea > https://twitter.com/koloretan/status/1491431524402864131 > Eta arrazoia daukate. Gainera familia izenak direnean uste dut kasu guztietan > gizonezkoen familiak osatutakoak direla: Egigurentarren kalea, Sostoatarren > kalea, Zuloagatarren kalea...
Esango nuke Kalamuako Parlamentuko galderetako bat zala. 10 urte eta egoeria ez da aldatu ;( > Kontua da 1978. urtetik ez dela egon Eibarko kale izenak ofizialtzeko ekimen > politikorik, Euskaltzaindiari kontsultak eta hizkuntzalarien kudeaketaz > aparte (nik dakidala). > Esango nuke gai polemikoa dela eta inork ez duela kaltetuta atera nahi, ikusi > bestela San Kristobal edo "dosdemayo" kasuak. Halaxe dirudi, bai. Eta penagarrixa da. Minik hartu nahi eta gaixa betirako baztertuta? 1978ko irizpidiak ezin leikez 2022ko irizpidiak izan. Eta gainera akats historiko batzuk (inkoherentziak, akats linguistiko eta historikuak...) eta ezin dira holan laga betirako. Badakit ahaleginak egon dirala, baina! > Esperantza galduta, azzken urteetan Eibarko kaletegi normalizatuaren zerrenda > mantentzen saiatzen ari naiz hemen: > https://eibar.org/blogak/teknosexua/callejero-eibar > Eta beti hobetu nahian, gaur zerrendari begira zalantza batzuk azaldu > zaizkit. Laguntza mesedez, zerrenda hobetzen goaz eta. Hemendik behera nere erantzunak galdera ikurrakin, Gari. Ez dot gaixa landu eta ez daukat erreferentzia sendorik. > - Txiriokale bada, Ifarkale izan beharko du, eta ez "Ifar kale", ezta? Nere ustez bai. > - "Isasi kalea" bada, "Txiriokalea" edo "Ifarkalea" jarri beharko litzateke? > Ala izen propioa hartzean ez dakar mugatu markarik? ummm... galdera ona. Beste herri batzuetako Goenkale, Barrenkale... eta abar, holaxe dira, bai. > - "Legarre-gain kalea", "Arrate-bide"? hauek gidoiarekin? Desberdinak dira. Legarregain idatziko neuke, Agarregain eta Agarrazpi moduan. > - "Arrate-bide" ala "Arrate-bidea"? > - "Azitain bide", "Azitain-bide", "Azitainbide"? ez dakit > - "Txaltxa-zelai kalea" ala "Txaltxazelai kalea"? Txantxazelai ;) > - "Urki kurutzekua kalea", "Urkikurutzekua kalea", "Urki-kurutzekua kalea" ? > Edo agian Euskaltzaindiari arreta eginda "Urkidikurutzekoa kalea", ez? > Ausartuko naiz horrela jartzen? Eibarko basarri izenak Euskaltzaindiak arautu zittuan. Horrek morokil dexente sortu leike kale-izenak arautzeko orduan, basarrixen izen historiko-ofizialetatik tiraka hasten bagara. Ondo aztertu biharko litzatek noiz, zer eta zergaittik. Basarrixen izenak errespetatzen badittugu: Urkidi, Ipuruaga, Ubidieta... kaliak eukiko dittugu. Bai? Ez? Merezi dau? Koherentzia noraino? > - Ibur-Erreka industrialdea baina Asua-erreka kalea? Nola izan behar dira? > (Aasuerreka Euskaltzaindiaren arabera, egia esateko) Toponimian, behintzat, alkartuta, bai. a. a. > Eskerrik asko laguntzagatik. Badakit lotsa gutxi daukadala hau normaltzen > saiatzeagatik, baina mapa lanerako behar dut. Badakizue gero toki askotan > erabiliko direla izen hauek, metabertsoan ere bai. > > Gari > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
