eta zer 2 epe konparatzen dittu? Erreferentzia hori badakazue? 2020ko lehenengo seihilabetekotik 2021eko seihilabetekora bada, %40ko igoeria normala da, jakina. Espero leikiana, matematika hutsa.
(baina ez dot topau erreferentziarik) a. Hau idatzi du Elena Laka ([email protected]) erabiltzaileak (2021 urr. 5, ar. (18:52)): > > > > Arratsaldeon, > > niri ere atentzioa eman dit albiste horrek gaur goizean, gainera zelan zegoen > erredaktatuta: "cima del ranking vasco" de delincuencia, madre mía. > > Gure lanean ikusten dugu ertzainetatik gero eta gehiago deitzen digutela, > atxilotutako pertsonei asistentzia egiteko. Atxilotuak gero epaitegira > eramaten dituzte, eta epaileak erabakitzen du beren egoerari buruz > deklarazioa hartu ondoren. > > Pentsatzen dut "ranking" hori egiteko ertzainen esku hartzeak edo atxiloketak > hartuko dituztela kontutan: horren beste atestatu azken urtean, horrelako > rankinga. > > Klaro, hori ondorio erreza da. > > Ez da sartzen baloratzera, adibidez: > > zenbatetan dira beharrezkoak atxiloketak? > zenbatetan da beharrezkoa atxilotuak gaua komisaldegian pasatzea? > zenbatetan izango litzateke nahikoa zitazio bat epaitegira joateko? > zenbat salaketa eta atestatu largesten dira epaitegian? > ze delitu klase, nola gertatu dira? > > Polizia eta ordena publikoa ranking bat baino gehiago da, kopuru hutsak ez > dira ezer atzeko guztia azaltzen ez bada. Tartean ertzaintzaren protokoloak > baita ere. > > Eta horrek eskatuko luke azalpen gardena, luzea eta, ahal bada, sakona. > Alegia, DVren amarillismoarekin bat ere zer ikusirik ez daukan azalpen bat. > > Elena > ________________________________ > Nork: Gari Araolaza <[email protected]> > Bidaltze-data: 2021(e)ko urriaren 5(a), asteartea 16:01 > Nori: Eibartarrak zerrenda <[email protected]> > Gaia: [eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan? > > Arratsalde on, > > Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea kontu > zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan. > > Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori? > Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke > zertan igo eta zertan jeitsi den eta abar? > > Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi ikusten > zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes askogatik > moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut. > > Gari > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
