Arratsaldeon,

niri ere atentzioa eman dit albiste horrek gaur goizean, gainera zelan zegoen 
erredaktatuta: "cima del ranking vasco" de delincuencia, madre mía.

Gure lanean ikusten dugu ertzainetatik gero eta gehiago deitzen digutela, 
atxilotutako pertsonei asistentzia egiteko. Atxilotuak gero epaitegira eramaten 
dituzte, eta epaileak erabakitzen du beren egoerari buruz deklarazioa hartu 
ondoren.

Pentsatzen dut "ranking" hori egiteko ertzainen esku hartzeak edo atxiloketak 
hartuko dituztela kontutan: horren beste atestatu azken urtean, horrelako 
rankinga.

Klaro, hori ondorio erreza da.

Ez da sartzen baloratzera, adibidez:

  *   zenbatetan dira beharrezkoak atxiloketak?
  *   zenbatetan da beharrezkoa atxilotuak gaua komisaldegian pasatzea?
  *   zenbatetan izango litzateke nahikoa zitazio bat epaitegira joateko?
  *   zenbat salaketa eta atestatu largesten dira epaitegian?
  *   ze delitu klase, nola gertatu dira?

Polizia eta ordena publikoa ranking bat baino gehiago da, kopuru hutsak ez dira 
ezer atzeko guztia azaltzen ez bada. Tartean ertzaintzaren protokoloak baita 
ere.

Eta horrek eskatuko luke azalpen gardena, luzea eta, ahal bada, sakona. Alegia, 
DVren amarillismoarekin bat ere zer ikusirik ez daukan azalpen bat.

Elena
________________________________
Nork: Gari Araolaza <[email protected]>
Bidaltze-data: 2021(e)ko urriaren 5(a), asteartea 16:01
Nori: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Gaia: [eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?

Arratsalde on,

Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea kontu 
zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan.

Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori? 
Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke zertan 
igo eta zertan jeitsi den eta abar?

Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi ikusten 
zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes askogatik 
moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut.

Gari
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to