Udaletxean ez dugu honetaz berba egiten. De los Toyos alkate zanean, noiz edo noiz, zerbait bereziki entzutetsua gertatzen zenean, bozeramaileen batzordean. Orain ezta hori ere.
2020a, eta bereziki martxotik ekainera, urte xelebrea izan zen etxeratze aginduak tarteko. Igoera normala da zentzu horretan. Kontua da, zergatik beste udalerri batzuetan baino igoera handiagoa? Eboluzioa ikusteko udalerriko aurreko urteetako datuekin alderatu beharko genuke. 2016-17-18-19-(20)-21 adibidez. Hala ere, Ikerrek esandakoaren eragina zalantzan jarri gabe, delitu motaka ikus daiteke 2020/2021 aldea. Eibarren estafak %22 igo dira, baina sexu askatasunaren aurkako infrakzioak %800 (2020ean 1, 2021ean 9). Termino absolutuetan 8 gehiago 6 hilabetean. Ba larria iruditzen zait, txostenotan ikusi ezean, zinegotzi izanik ere, inork ez zidalako horrelako daturik emango. https://www.ertzaintza.eus/lfr/documents/62347/1445112/Delitos+por+municipios+2+21+03+c.jpg/860c254f-4151-4b64-472c-e59a58f3b077?t=1619597011100 Bide batez, “datu historiko bat” alguazilei buruz. Gure aitxitxa alguazila izan zan… eta “pipa” zekan. josu Enviado desde mi iPhone > El 5 oct 2021, a las 18:20, iker <[email protected]> escribió: > > Iepa. > > Nik, idearik euki barik, uste dot datua ez dala erreala. Errenteriako eta > Oarsoaldea eskualdeko datuak ezagutzen ditut eta pandemian igo dira, gehien > bat, estafak. Eta, seguraski, beste leku askotan. Internet bidez-eta. Besteak > beste datua, orain, esleitzen delako estafatuaren herrira, nahiz eta delitua > zibernetikua izan. Baita, tamalez, emakumeen aurkako biolentzia, konfinamendu > oso edo partzialaren ondorioz. Baina igoerak ez daka inolako zerikusirik > "sindikatu" horrek aipatzen daben portzentaiarekin. > > Bestalde, batzuetan jazoera deliktibo batek estadistika piloa igo dau han. > Adibidez, garaje kolektibo batzuetan sartu ziren behin, kotxe piloa kaltetu, > eta kaltetu bakoitza delitu bat gisa hartzen da. > > Bildurraren mezua beti. Oinguan pipak ahalik eta azkarren lortzeko, besteak > beste. Hobe leukie alguazil mentalidadia eukiko baleukie, baina horiek beste > liga batian jokatzen dabe. > > Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2021 urr. 5, ar. > (18:01)): >> Arratsalde on, >> >> Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea kontu >> zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan. >> >> Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori? >> Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke >> zertan igo eta zertan jeitsi den eta abar? >> >> Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi ikusten >> zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes askogatik >> moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut. >> >> Gari >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
