Kaixo. Zer moduz zabiltzate?
Enrike Izagirrek konsulta hau egiteko eskatu dit:
----------
Bueno, aber, gaur hizkuntz kontu bat pasau jata, eta nahi neban hor
Eibar.org-en edo, komentau daizuela. Seguruenera, korriente-korrientia
izango da, baiña atenziñua ein desta. Zera:

Goizian fresko eitxen eban, baiña ni armuzatzera manga motzian juan naiz.
Kalian tope Roberto "Katillu"-kiñ (87 urte, uste dot, hizlari eibartar
garbixa eta segurua). Ikusi bezin bizkor esan desta:

-Nora hoia, baiña, hola? Jantzirak jarsixa edo zeozer!

-Atzo bai, Roberto, baiña gaur be bai? -atzo hotz egualako.

-Bueno, bueno, jantzirak zeozer, eh! -atzera.

Eta horretxek ein desta atenziñua: jantziRAk horretxen erabilleriak.
JantziK esan baleu, edo gipuzkeraz JantziZAk, normal. Baiña lehen personako
"alokutibo" hori ez dakit katalogauta ete nekan. Gaztelaniazko "vísteteME"
balitz moduan.

Korrientia da hori?
----------

-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to