Istorio bitxi bat

Miel Anjel Elustondok pixkat poetikoki kontatu du hemen gaur:
https://www.berria.eus/paperekoa/1918/030/001/2021-05-19/xangai-eta-biok.htm

Sancho el Sabio fundazioaren webgunean gehixeago, duela hilabete parea,
itzulpena eginez Txinan agertu zen artikulu batean.
https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/60020

Zera da kontua, Luis Ariznabarreta izan zen gudari bat Eusko Gudarostekioa,
Plaentziako, Eskola Armerian ikasia Eibarren. 2003an hil zen, baina ez
dakit non bizi zen. Haren alaba Begoña 'Bego' Ariznabarretak aitaren paper
eta dokumentu batzuk aurkitu berri ditu, baina ez dut aurkitu nongoa den
Begoña hau.

Eta ze aurkitu du? Aitarekin batrera, Asturiasko gudari euskaldunen bataloi
batean, brigadista txinatar bat izan zela, Aking Chan: Luisen laguna. Biak
batera preso hartu zituztela, eta Miranda de Ebroko kontzentrazio esparru
batean egon zirela. Handik bizirik irten zen Luis, baina Chanen pista galdu
da.

Bien argazkiak https://twitter.com/SANCHOELSABIO/status/1379820964796588036

Brigadista internazionalen informazioa biltzen duen toki honetan ere agertu
da istorioa: https://albavolunteer.org/2021/05/remembering-aking-chan/
12 txinatar izan ziren brigadista internazional Espainiako gerran. Bat
laguna egin zen euskaldun batekin.

Nongoa ote Begoña Ariznabarreta? Egoibarra mission!

Luistxo
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to