Gure aitxitxak ere kontatzen zuen pasadizo hori.

Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2019 abe. 22, ig. 19:27):

> Asteburuan, gure amari (Adela Larrañaga, Eibar 1930) ipointxo xelebre bat
> jaso detsat. Sekulan entzun barik nekan; bere esanetan, gurasuen
> belaunaldiko jente askok kontatzen zeban anekdotihau. Lehelengo, jasotako
> moduan ipiñikot (berez, gazteleraz kontau desta); gero, komentarixo batzuk.
>
> *Gimon medikua, Errebaleko etxeko balkoian. Kontatzen danez, etxian txori
> kantari bat zekan. 1931eko aprillian, Errepublikia aldarrikatu zanian,
> kaixolia zabaldu eta txorixari esan ei zetsan:*
>
> *- Ju'hari. Heu be libria izan bi'haiz!*
>
> *Kontua da, txori kantarixori preso jaixotakua izan bihar zala. Eta,
> kanpuan zelan ibilli eta nora juan asko ez zekixanez, kaixolatik
> urtetziakin batera pareko agustinen komentuko ortura juan zala. Eta orduan
> Gimon diagarka hasi zala, estu:*
>
> *- Eeeez...! Horra eeeez....! Hor etxagok libertaderiiiik....!*
>
> Horraiñok amak kontautakua. Politta, ezta? :-D
>
> Imajinatzen dot mediku hau Julian Gimon Rezola izango zala: Auñamendi
> entziklopedian irakorri dotenez, Bergaran 1898an jaixo zan, umetan etorri
> zan Eibarrera (bere aitta alkatia izan zan), eta bertan bere lehelengo
> klinikia ipiñi zeban (Clinica Arrate); gero 1926xan Basurtuko ospittalian
> plazia etara zeban. 1936ra arte ANV-eko kidia izan zan; kartzeletatik pasau
> eta gero, 50.ko hamarkadan klinika pribau txiki bat ipiñi zeban (gaurko
> Clinica Guimón), eta Igualatorio Medico Quirurgicuan sortzaillietako bat
> izan zan.
>
> Entzunda zekazuen ipoiñ hau? Edo beste aldaeraren bat?
>
> O.
>
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to