uste dot neuk be entzunda nekala antzerako zeozer..., baina ez dot
gogoratzen Gimonen txorixa zan edo zeinena.

detalliak ahaztuta!

a.

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected])
erabiltzaileak (2019 abe. 22, ig. (19:28)):
>
> Asteburuan, gure amari (Adela Larrañaga, Eibar 1930) ipointxo xelebre bat 
> jaso detsat. Sekulan entzun barik nekan; bere esanetan, gurasuen belaunaldiko 
> jente askok kontatzen zeban anekdotihau. Lehelengo, jasotako moduan ipiñikot 
> (berez, gazteleraz kontau desta); gero, komentarixo batzuk.
>
> Gimon medikua, Errebaleko etxeko balkoian. Kontatzen danez, etxian txori 
> kantari bat zekan. 1931eko aprillian, Errepublikia aldarrikatu zanian, 
> kaixolia zabaldu eta txorixari esan ei zetsan:
>
> - Ju'hari. Heu be libria izan bi'haiz!
>
> Kontua da, txori kantarixori preso jaixotakua izan bihar zala. Eta, kanpuan 
> zelan ibilli eta nora juan asko ez zekixanez, kaixolatik urtetziakin batera 
> pareko agustinen komentuko ortura juan zala. Eta orduan Gimon diagarka hasi 
> zala, estu:
>
> - Eeeez...! Horra eeeez....! Hor etxagok libertaderiiiik....!
>
> Horraiñok amak kontautakua. Politta, ezta? :-D
>
> Imajinatzen dot mediku hau Julian Gimon Rezola izango zala: Auñamendi 
> entziklopedian irakorri dotenez, Bergaran 1898an jaixo zan, umetan etorri zan 
> Eibarrera (bere aitta alkatia izan zan), eta bertan bere lehelengo klinikia 
> ipiñi zeban (Clinica Arrate); gero 1926xan Basurtuko ospittalian plazia etara 
> zeban. 1936ra arte ANV-eko kidia izan zan; kartzeletatik pasau eta gero, 
> 50.ko hamarkadan klinika pribau txiki bat ipiñi zeban (gaurko Clinica 
> Guimón), eta Igualatorio Medico Quirurgicuan sortzaillietako bat izan zan.
>
> Entzunda zekazuen ipoiñ hau? Edo beste aldaeraren bat?
>
> O.
>
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to