Asteburuan, gure amari (Adela Larrañaga, Eibar 1930) ipointxo xelebre bat jaso detsat. Sekulan entzun barik nekan; bere esanetan, gurasuen belaunaldiko jente askok kontatzen zeban anekdotihau. Lehelengo, jasotako moduan ipiñikot (berez, gazteleraz kontau desta); gero, komentarixo batzuk.

   */Gimon medikua, Errebaleko etxeko balkoian. Kontatzen danez, etxian
   txori kantari bat zekan. 1931eko aprillian, Errepublikia aldarrikatu
   zanian, kaixolia zabaldu eta txorixari esan ei zetsan:/*

   **

   */- Ju'hari. Heu be libria izan bi'haiz!/*

   **

   */Kontua da, txori kantarixori preso jaixotakua izan bihar zala.
   Eta, kanpuan zelan ibilli eta nora juan asko ez zekixanez,
   kaixolatik urtetziakin batera pareko agustinen komentuko ortura juan
   zala. Eta orduan Gimon diagarka hasi zala, estu:/*

   **

   */- Eeeez...! Horra eeeez....! Hor etxagok libertaderiiiik....!/*

Horraiñok amak kontautakua. Politta, ezta? :-D

Imajinatzen dot mediku hau Julian Gimon Rezola izango zala: Auñamendi entziklopedian irakorri dotenez, Bergaran 1898an jaixo zan, umetan etorri zan Eibarrera (bere aitta alkatia izan zan), eta bertan bere lehelengo klinikia ipiñi zeban (Clinica Arrate); gero 1926xan Basurtuko ospittalian plazia etara zeban. 1936ra arte ANV-eko kidia izan zan; kartzeletatik pasau eta gero, 50.ko hamarkadan klinika pribau txiki bat ipiñi zeban (gaurko Clinica Guimón), eta Igualatorio Medico Quirurgicuan sortzaillietako bat izan zan.

Entzunda zekazuen ipoiñ hau? Edo beste aldaeraren bat?

O.



________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to