leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko maiatza 17 14:39):
> Gauzatxo bat. Emoten zabizien misterixo guztia zer da, sorpresa haundixak
> egongo diralako?
>

Ez dago ez misterixorik, ez ezustekorik, ez besterik.

- Barixakuan aurkeztuko da hau ...etakitton.
- Datorren astian informaziño batzarrak eingo dira Eibarren. 4 batzar,
4 gunetan. Eibartar guztiak gongidatuta.
- Beste hedabidietan be agertuko dala uste dogu.

Bittartian, Whatsappez zabaldu da eibarko elkartieri deialdixa eitteko
erabilittako eskutitza. Besterik ez.

a.






> Ez da ironixia!
>
> leire n
>
> Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> maiatza 17 14:31):
>
>> Oier eta Leire,
>>
>> lehenago be, pribatuan nahiz publikoki esan detsueten moduan: nahi
>> dozuenian alkartu eta azalpen guuuuuuuztiak emoteko prest.
>>
>> a.
>>
>>
>>
>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko maiatza 17 14:20):
>> > Kontutxo bi:
>> >
>> > -Eibartarra bazara, zelan ez zara ba egongo ekainaren 22an Untzagan?
>> >
>> > *Eguena delako? Eibartar askok herrittik kanporag egitten dogulako
>> > bihar????
>> >
>> >
>> >
>> > Izen bat. Izen bat bihar dogu. Izen on bat.
>> > Entzun bezain azkar, gure nahixen barri emongo dabena. Gogoratzeko
>> > erreza, eta gure asmuak zeintzuk diran azaltzeko balioko deskuna.
>> > Izan dadila ilusionantia eta izan dadila positibua; izan dadila
>> > guztiona eta bateratzailia. Izan dadila, gainera, ausarta, barrixa eta
>> > apurtzailia.
>> > Inork espero ez dabena. Eta erronka puntutxo bat be adieraziko dabena.
>> > Horixe errezetia. Dana nahi dogu!
>> > Eta ez da erreza izango berba egokixa aukeratzia. Baina lortuko dogu. A
>> > ke
>> > bai!
>> >
>> > *Ilusionantia? Positibua? Bateratzailia? Barrixa? Apurtzailia?
>> > Astokerixak
>> > apurtzaille eta ilusionante! Neretako tristia eta negargarrixa!
>> >
>> > Baiña ezin batzarretara juan eta erabagi. Ez dot eibarren biharrik
>> > egitten
>> > eta berandura arte egitten dot lan!
>> >
>> > leire n
>> >
>> >
>> > Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> > maiatza 17 14:01):
>> >>
>> >> Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>> >> (2017(e)ko maiatza 17 13:37):
>> >> >>
>> >> >> Euskararen aldeko zeozer Eibarren... Akebai izenarekin...
>> >> >>
>> >> >> informaziorik bai?
>> >>
>> >>
>> >> Zalaparta eta lan askoko egunak dira hauek. Egitasmo berri bat
>> >> plazaratu beharra, batez ere honek dituen ezaugarriekin... ezin nahi
>> >> bezain ondo erantzun galdera eta kezka guztiei.
>> >> Baina tira, gutxinaka-gutxinaka egingo dugu. Ostiralean erreportajea
>> >> argitaratuko da etakitton!, eta ea lehenbailehen webgunea ere
>> >> badugun.... Datorren astean aurkezpen-batzarrak ere egingo dira
>> >> herrian zehar (4 egunetan/gunetan).
>> >>
>> >> Bitartean, ea labur-labur (edo) kontatu dezakedan.
>> >>
>> >> Eibarko udalak bultzatuta, azken urte betean prozesu ireki eta
>> >> parte-hartzaile bat bideratu da Eibarko 50 eragileren artean (alor eta
>> >> profil ezberdinetakoak), datozen 10 urteotarako "Euskararen Erabilera
>> >> Sustatzeko Plan Estrategiko" bat adosteko. Oinarriak ezarri ziren
>> >> (egitura eta bisioa), baina plangintza eta izen "administratibo eta
>> >> zurrun" hori gizarteratzeko orduan, diskurtsoa eta izena  beste bat
>> >> izan behar ziren.
>> >>
>> >> Horretan jardun du azken 3 hilabeteotan komunio-lantalde batek, eta
>> >> honen ondorioz jaio da "Eibarren AKEBAI". Horixe izango da Eibarko
>> >> gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko kanpainaren eta egitura
>> >> herritar horren marka. Dena dela, izena baino lehenago izana definitu
>> >> ziren, eta gazteen artean zabaldu nahi dugun diskurtsoaren ezaugarriak
>> >> zehaztu ziren: berritzailea, positiboa, informala, erronka, irabazlea,
>> >> anitza, aglutinatzailea, parte-hartzailea, irekia,... Eta izaera hori
>> >> adierazteko gai zen izen baten bila jardun genuen gero. Horrela sortu
>> >> da "Eibarren AKEBAI" (Asmo kolaboratzaile eibartar baikor anitz eta
>> >> irabazlea, nahiago baduzue).
>> >>
>> >> Tira, hori laburpen xume bat besterik ez da. Gaia askoz gehiago garatu
>> >> da eta orain arte proiektuan parte hartu duten 50 lagun horien artean
>> >> zabaldu eta adostu da hau guztiau.
>> >>
>> >> Oinarriak ezarri dira, baina orain lanean hasteko ordua da. Eibarko
>> >> eragile/elkarte/klub/talde/alder guztiak nahi dira inplikatu egitasmo
>> >> honetan.
>> >>
>> >> Egitasmoa martxan ipintzeko, txupinazo moduko bat antolatuko da
>> >> ekainaren 22an Untzagan. Guinness errekor bat gainditzen saiatuko gara
>> >> eibartarrok. Horretarako bildu nahi dira Untzagan 2.500 eibartar, gure
>> >> herriko ikastetxe, klub, elkarte, talde, erakunde, enpresa, eta
>> >> abarretakoak, bakoitza bere izaerarekin, baina guztiok elkartuta
>> >> egitasmo eta izen baten azpian.
>> >>
>> >> Guinness ekitaldiaren helburu nagusiak 2 dira:
>> >> - Eibarko eragile guztiak (eta herritarrak) aktibatzea (badago
>> >> horretarako premiarik).
>> >> - "Eibarren Akebai" izena ezagutaraztea.
>> >>
>> >> Momentuz nahikoa dugu helburu horrekin: marka berria ezagun egitea eta
>> >> herritarrak aktibatzea. Irailetik aurrera lanerako ordua helduko da,
>> >> eta ordurako superondo etorriko zaizkigu 2 kontu horiek (Akebai
>> >> ezaguna izatea, herritarrak aktibatuta egotea, eta Untzagako
>> >> Guinnessarena oroitzapen polit bat izatea guztion gogoan).
>> >>
>> >> Hemen behean 2 testu, lan-taldeetatik "lapurtuta".
>> >>
>> >> - Ekaineko egitasmoaren inguruko laburpen-testu moduko bat
>> >> - Izenaren inguruko azalpen txiki bat.
>> >>
>> >> Badakigu izenak zalaparta sortu duela alderdi batzuetan (niri ere
>> >> kostatu zitzaidan onartzea), baina uste dut egokia dela. Oso egokia.
>> >> Besteak beste, egitasmo honek arrakasta lortzeko behar dituen
>> >> ezaugarriak azaltzeko aukera ematen digulako.
>> >>
>> >> agurrrrr
>> >> a.
>> >>
>> >> ................
>> >>
>> >>
>> >>
>> >>
>> >> Eibar euskaraz bizi izan da historian zehar. Herri euskalduna izan da.
>> >> Gaur egun, ostera, gaztelaniak hartu ditu orain 50 urte arte
>> >> euskararenak ziren hainbat esparru: kalea, txantxa, kirola, txikiteoa,
>> >> jolasa, lana,... Baina Eibarrek badu potentziala egoera horri buelta
>> >> emateko eta, euskara, berriro ere, eguneroko hizkuntza natural
>> >> bihurtzeko. Eta une historiko eta erabakigarri baten aurrean gaude.
>> >> Zergatik? Eibarko talde eta eragile guztiak saretuko eta aktibatuko
>> >> dituen egitasmo sendo eta zabal bat aurkeztuko delako ekainean. 10
>> >> urterako plangintza potente bat, anbizioz eta ilusioz beterikoa.
>> >> Gainera, Udalaren babes ekonomikoa ere badu ziurtatuta datozen 10
>> >> urteotarako, alderdi guztien babesarekin. Zein da asmoa? Ba, Eibarko
>> >> elkarte, erakunde, talde eta herritar guztiak elkartzea, eta guztion
>> >> artean euskararen erabilera handitzeko bideak, moduak eta baliabideak
>> >> ezartzea. Fokua haur eta gazteen erabilera-guneetan ipiniko dugu.
>> >> Asmoa da, 10 urte barrurako, Eibar euskaldunago bat eraikitzea.
>> >> Guztion artean. Gainera, euskararena ez da helburu bakarra izango,
>> >> ekimen zabal honen bidez Eibarko gizarte osoa saretzea eta aktibatzea
>> >> ere nahi dugulako, guztion arteko elkar-ezagutza handitzea eta
>> >> Eibartarron izaera berezia aldarrikatzea. Nola egingo dugu hau
>> >> guztiau? Ba, planteamendu berritzaile batekin. Planteamendu zabal eta
>> >> anitza, positibo eta ilusionantea, irabazle izango dena eta erronka
>> >> puntua ere izango duena. Eibartar guztiak batu nahi ditugu erronka
>> >> horretara. Inor ez da lagako alde batera. Hasiera batean 100-150
>> >> kideko Batzar ireki bat osatu nahi da, eta bere gain hartuko ditu
>> >> plangintza honetan hartu beharreko erabaki guztiak. Gure nahia
>> >> litzateke, urte bete barru, eibartar askok euren buruari galdetzea,
>> >> "eta ni zergatik ez nago hor?". 10 urteko plangintza honen abiapuntua
>> >> ekaineko ekitaldi jendetsu eta arrakastatsu bat izango da. 3000
>> >> eibartar baino gehiago bildu nahi ditugu Untzagan, adin eta kolore
>> >> guztietakoak, Eibarko gizarte-kirol-kultur-jai alorreko ordezkari
>> >> guztiak bilduz, eta guztion artean, denok batera, ekitaldi
>> >> partizipatibo bat egitea, Gines errekor bat gaindituz. Eibartarra
>> >> bazara, zelan ez zara ba egongo ekainaren 22an Untzagan?
>> >>
>> >>
>> >>
>> >>
>> >>
>> >> Izen bat. Izen bat bihar dogu. Izen on bat.
>> >> Entzun bezain azkar, gure nahixen barri emongo dabena. Gogoratzeko
>> >> erreza, eta gure asmuak zeintzuk diran azaltzeko balioko deskuna.
>> >> Izan dadila ilusionantia eta izan dadila positibua; izan dadila
>> >> guztiona eta bateratzailia. Izan dadila, gainera, ausarta, barrixa eta
>> >> apurtzailia.
>> >> Inork espero ez dabena. Eta erronka puntutxo bat be adieraziko dabena.
>> >> Horixe errezetia. Dana nahi dogu!
>> >> Eta ez da erreza izango berba egokixa aukeratzia. Baina lortuko dogu. A
>> >> ke
>> >> bai!
>> >>
>> >> _______________________________________________
>> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> >> [email protected]
>> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >>
>> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >
>> >
>> >
>> > _______________________________________________
>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> > [email protected]
>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >
>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to