Oier eta Leire,

lehenago be, pribatuan nahiz publikoki esan detsueten moduan: nahi
dozuenian alkartu eta azalpen guuuuuuuztiak emoteko prest.

a.



leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko maiatza 17 14:20):
> Kontutxo bi:
>
> -Eibartarra bazara, zelan ez zara ba egongo ekainaren 22an Untzagan?
>
> *Eguena delako? Eibartar askok herrittik kanporag egitten dogulako bihar????
>
>
>
> Izen bat. Izen bat bihar dogu. Izen on bat.
> Entzun bezain azkar, gure nahixen barri emongo dabena. Gogoratzeko
> erreza, eta gure asmuak zeintzuk diran azaltzeko balioko deskuna.
> Izan dadila ilusionantia eta izan dadila positibua; izan dadila
> guztiona eta bateratzailia. Izan dadila, gainera, ausarta, barrixa eta
> apurtzailia.
> Inork espero ez dabena. Eta erronka puntutxo bat be adieraziko dabena.
> Horixe errezetia. Dana nahi dogu!
> Eta ez da erreza izango berba egokixa aukeratzia. Baina lortuko dogu. A ke
> bai!
>
> *Ilusionantia? Positibua? Bateratzailia? Barrixa? Apurtzailia? Astokerixak
> apurtzaille eta ilusionante! Neretako tristia eta negargarrixa!
>
> Baiña ezin batzarretara juan eta erabagi. Ez dot eibarren biharrik egitten
> eta berandura arte egitten dot lan!
>
> leire n
>
>
> Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> maiatza 17 14:01):
>>
>> Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko maiatza 17 13:37):
>> >>
>> >> Euskararen aldeko zeozer Eibarren... Akebai izenarekin...
>> >>
>> >> informaziorik bai?
>>
>>
>> Zalaparta eta lan askoko egunak dira hauek. Egitasmo berri bat
>> plazaratu beharra, batez ere honek dituen ezaugarriekin... ezin nahi
>> bezain ondo erantzun galdera eta kezka guztiei.
>> Baina tira, gutxinaka-gutxinaka egingo dugu. Ostiralean erreportajea
>> argitaratuko da etakitton!, eta ea lehenbailehen webgunea ere
>> badugun.... Datorren astean aurkezpen-batzarrak ere egingo dira
>> herrian zehar (4 egunetan/gunetan).
>>
>> Bitartean, ea labur-labur (edo) kontatu dezakedan.
>>
>> Eibarko udalak bultzatuta, azken urte betean prozesu ireki eta
>> parte-hartzaile bat bideratu da Eibarko 50 eragileren artean (alor eta
>> profil ezberdinetakoak), datozen 10 urteotarako "Euskararen Erabilera
>> Sustatzeko Plan Estrategiko" bat adosteko. Oinarriak ezarri ziren
>> (egitura eta bisioa), baina plangintza eta izen "administratibo eta
>> zurrun" hori gizarteratzeko orduan, diskurtsoa eta izena  beste bat
>> izan behar ziren.
>>
>> Horretan jardun du azken 3 hilabeteotan komunio-lantalde batek, eta
>> honen ondorioz jaio da "Eibarren AKEBAI". Horixe izango da Eibarko
>> gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko kanpainaren eta egitura
>> herritar horren marka. Dena dela, izena baino lehenago izana definitu
>> ziren, eta gazteen artean zabaldu nahi dugun diskurtsoaren ezaugarriak
>> zehaztu ziren: berritzailea, positiboa, informala, erronka, irabazlea,
>> anitza, aglutinatzailea, parte-hartzailea, irekia,... Eta izaera hori
>> adierazteko gai zen izen baten bila jardun genuen gero. Horrela sortu
>> da "Eibarren AKEBAI" (Asmo kolaboratzaile eibartar baikor anitz eta
>> irabazlea, nahiago baduzue).
>>
>> Tira, hori laburpen xume bat besterik ez da. Gaia askoz gehiago garatu
>> da eta orain arte proiektuan parte hartu duten 50 lagun horien artean
>> zabaldu eta adostu da hau guztiau.
>>
>> Oinarriak ezarri dira, baina orain lanean hasteko ordua da. Eibarko
>> eragile/elkarte/klub/talde/alder guztiak nahi dira inplikatu egitasmo
>> honetan.
>>
>> Egitasmoa martxan ipintzeko, txupinazo moduko bat antolatuko da
>> ekainaren 22an Untzagan. Guinness errekor bat gainditzen saiatuko gara
>> eibartarrok. Horretarako bildu nahi dira Untzagan 2.500 eibartar, gure
>> herriko ikastetxe, klub, elkarte, talde, erakunde, enpresa, eta
>> abarretakoak, bakoitza bere izaerarekin, baina guztiok elkartuta
>> egitasmo eta izen baten azpian.
>>
>> Guinness ekitaldiaren helburu nagusiak 2 dira:
>> - Eibarko eragile guztiak (eta herritarrak) aktibatzea (badago
>> horretarako premiarik).
>> - "Eibarren Akebai" izena ezagutaraztea.
>>
>> Momentuz nahikoa dugu helburu horrekin: marka berria ezagun egitea eta
>> herritarrak aktibatzea. Irailetik aurrera lanerako ordua helduko da,
>> eta ordurako superondo etorriko zaizkigu 2 kontu horiek (Akebai
>> ezaguna izatea, herritarrak aktibatuta egotea, eta Untzagako
>> Guinnessarena oroitzapen polit bat izatea guztion gogoan).
>>
>> Hemen behean 2 testu, lan-taldeetatik "lapurtuta".
>>
>> - Ekaineko egitasmoaren inguruko laburpen-testu moduko bat
>> - Izenaren inguruko azalpen txiki bat.
>>
>> Badakigu izenak zalaparta sortu duela alderdi batzuetan (niri ere
>> kostatu zitzaidan onartzea), baina uste dut egokia dela. Oso egokia.
>> Besteak beste, egitasmo honek arrakasta lortzeko behar dituen
>> ezaugarriak azaltzeko aukera ematen digulako.
>>
>> agurrrrr
>> a.
>>
>> ................
>>
>>
>>
>>
>> Eibar euskaraz bizi izan da historian zehar. Herri euskalduna izan da.
>> Gaur egun, ostera, gaztelaniak hartu ditu orain 50 urte arte
>> euskararenak ziren hainbat esparru: kalea, txantxa, kirola, txikiteoa,
>> jolasa, lana,... Baina Eibarrek badu potentziala egoera horri buelta
>> emateko eta, euskara, berriro ere, eguneroko hizkuntza natural
>> bihurtzeko. Eta une historiko eta erabakigarri baten aurrean gaude.
>> Zergatik? Eibarko talde eta eragile guztiak saretuko eta aktibatuko
>> dituen egitasmo sendo eta zabal bat aurkeztuko delako ekainean. 10
>> urterako plangintza potente bat, anbizioz eta ilusioz beterikoa.
>> Gainera, Udalaren babes ekonomikoa ere badu ziurtatuta datozen 10
>> urteotarako, alderdi guztien babesarekin. Zein da asmoa? Ba, Eibarko
>> elkarte, erakunde, talde eta herritar guztiak elkartzea, eta guztion
>> artean euskararen erabilera handitzeko bideak, moduak eta baliabideak
>> ezartzea. Fokua haur eta gazteen erabilera-guneetan ipiniko dugu.
>> Asmoa da, 10 urte barrurako, Eibar euskaldunago bat eraikitzea.
>> Guztion artean. Gainera, euskararena ez da helburu bakarra izango,
>> ekimen zabal honen bidez Eibarko gizarte osoa saretzea eta aktibatzea
>> ere nahi dugulako, guztion arteko elkar-ezagutza handitzea eta
>> Eibartarron izaera berezia aldarrikatzea. Nola egingo dugu hau
>> guztiau? Ba, planteamendu berritzaile batekin. Planteamendu zabal eta
>> anitza, positibo eta ilusionantea, irabazle izango dena eta erronka
>> puntua ere izango duena. Eibartar guztiak batu nahi ditugu erronka
>> horretara. Inor ez da lagako alde batera. Hasiera batean 100-150
>> kideko Batzar ireki bat osatu nahi da, eta bere gain hartuko ditu
>> plangintza honetan hartu beharreko erabaki guztiak. Gure nahia
>> litzateke, urte bete barru, eibartar askok euren buruari galdetzea,
>> "eta ni zergatik ez nago hor?". 10 urteko plangintza honen abiapuntua
>> ekaineko ekitaldi jendetsu eta arrakastatsu bat izango da. 3000
>> eibartar baino gehiago bildu nahi ditugu Untzagan, adin eta kolore
>> guztietakoak, Eibarko gizarte-kirol-kultur-jai alorreko ordezkari
>> guztiak bilduz, eta guztion artean, denok batera, ekitaldi
>> partizipatibo bat egitea, Gines errekor bat gaindituz. Eibartarra
>> bazara, zelan ez zara ba egongo ekainaren 22an Untzagan?
>>
>>
>>
>>
>>
>> Izen bat. Izen bat bihar dogu. Izen on bat.
>> Entzun bezain azkar, gure nahixen barri emongo dabena. Gogoratzeko
>> erreza, eta gure asmuak zeintzuk diran azaltzeko balioko deskuna.
>> Izan dadila ilusionantia eta izan dadila positibua; izan dadila
>> guztiona eta bateratzailia. Izan dadila, gainera, ausarta, barrixa eta
>> apurtzailia.
>> Inork espero ez dabena. Eta erronka puntutxo bat be adieraziko dabena.
>> Horixe errezetia. Dana nahi dogu!
>> Eta ez da erreza izango berba egokixa aukeratzia. Baina lortuko dogu. A ke
>> bai!
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to