Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko maiatza 17 13:37):
>>
>> Euskararen aldeko zeozer Eibarren... Akebai izenarekin...
>>
>> informaziorik bai?


Zalaparta eta lan askoko egunak dira hauek. Egitasmo berri bat
plazaratu beharra, batez ere honek dituen ezaugarriekin... ezin nahi
bezain ondo erantzun galdera eta kezka guztiei.
Baina tira, gutxinaka-gutxinaka egingo dugu. Ostiralean erreportajea
argitaratuko da etakitton!, eta ea lehenbailehen webgunea ere
badugun.... Datorren astean aurkezpen-batzarrak ere egingo dira
herrian zehar (4 egunetan/gunetan).

Bitartean, ea labur-labur (edo) kontatu dezakedan.

Eibarko udalak bultzatuta, azken urte betean prozesu ireki eta
parte-hartzaile bat bideratu da Eibarko 50 eragileren artean (alor eta
profil ezberdinetakoak), datozen 10 urteotarako "Euskararen Erabilera
Sustatzeko Plan Estrategiko" bat adosteko. Oinarriak ezarri ziren
(egitura eta bisioa), baina plangintza eta izen "administratibo eta
zurrun" hori gizarteratzeko orduan, diskurtsoa eta izena  beste bat
izan behar ziren.

Horretan jardun du azken 3 hilabeteotan komunio-lantalde batek, eta
honen ondorioz jaio da "Eibarren AKEBAI". Horixe izango da Eibarko
gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko kanpainaren eta egitura
herritar horren marka. Dena dela, izena baino lehenago izana definitu
ziren, eta gazteen artean zabaldu nahi dugun diskurtsoaren ezaugarriak
zehaztu ziren: berritzailea, positiboa, informala, erronka, irabazlea,
anitza, aglutinatzailea, parte-hartzailea, irekia,... Eta izaera hori
adierazteko gai zen izen baten bila jardun genuen gero. Horrela sortu
da "Eibarren AKEBAI" (Asmo kolaboratzaile eibartar baikor anitz eta
irabazlea, nahiago baduzue).

Tira, hori laburpen xume bat besterik ez da. Gaia askoz gehiago garatu
da eta orain arte proiektuan parte hartu duten 50 lagun horien artean
zabaldu eta adostu da hau guztiau.

Oinarriak ezarri dira, baina orain lanean hasteko ordua da. Eibarko
eragile/elkarte/klub/talde/alder guztiak nahi dira inplikatu egitasmo
honetan.

Egitasmoa martxan ipintzeko, txupinazo moduko bat antolatuko da
ekainaren 22an Untzagan. Guinness errekor bat gainditzen saiatuko gara
eibartarrok. Horretarako bildu nahi dira Untzagan 2.500 eibartar, gure
herriko ikastetxe, klub, elkarte, talde, erakunde, enpresa, eta
abarretakoak, bakoitza bere izaerarekin, baina guztiok elkartuta
egitasmo eta izen baten azpian.

Guinness ekitaldiaren helburu nagusiak 2 dira:
- Eibarko eragile guztiak (eta herritarrak) aktibatzea (badago
horretarako premiarik).
- "Eibarren Akebai" izena ezagutaraztea.

Momentuz nahikoa dugu helburu horrekin: marka berria ezagun egitea eta
herritarrak aktibatzea. Irailetik aurrera lanerako ordua helduko da,
eta ordurako superondo etorriko zaizkigu 2 kontu horiek (Akebai
ezaguna izatea, herritarrak aktibatuta egotea, eta Untzagako
Guinnessarena oroitzapen polit bat izatea guztion gogoan).

Hemen behean 2 testu, lan-taldeetatik "lapurtuta".

- Ekaineko egitasmoaren inguruko laburpen-testu moduko bat
- Izenaren inguruko azalpen txiki bat.

Badakigu izenak zalaparta sortu duela alderdi batzuetan (niri ere
kostatu zitzaidan onartzea), baina uste dut egokia dela. Oso egokia.
Besteak beste, egitasmo honek arrakasta lortzeko behar dituen
ezaugarriak azaltzeko aukera ematen digulako.

agurrrrr
a.

................




Eibar euskaraz bizi izan da historian zehar. Herri euskalduna izan da.
Gaur egun, ostera, gaztelaniak hartu ditu orain 50 urte arte
euskararenak ziren hainbat esparru: kalea, txantxa, kirola, txikiteoa,
jolasa, lana,... Baina Eibarrek badu potentziala egoera horri buelta
emateko eta, euskara, berriro ere, eguneroko hizkuntza natural
bihurtzeko. Eta une historiko eta erabakigarri baten aurrean gaude.
Zergatik? Eibarko talde eta eragile guztiak saretuko eta aktibatuko
dituen egitasmo sendo eta zabal bat aurkeztuko delako ekainean. 10
urterako plangintza potente bat, anbizioz eta ilusioz beterikoa.
Gainera, Udalaren babes ekonomikoa ere badu ziurtatuta datozen 10
urteotarako, alderdi guztien babesarekin. Zein da asmoa? Ba, Eibarko
elkarte, erakunde, talde eta herritar guztiak elkartzea, eta guztion
artean euskararen erabilera handitzeko bideak, moduak eta baliabideak
ezartzea. Fokua haur eta gazteen erabilera-guneetan ipiniko dugu.
Asmoa da, 10 urte barrurako, Eibar euskaldunago bat eraikitzea.
Guztion artean. Gainera, euskararena ez da helburu bakarra izango,
ekimen zabal honen bidez Eibarko gizarte osoa saretzea eta aktibatzea
ere nahi dugulako, guztion arteko elkar-ezagutza handitzea eta
Eibartarron izaera berezia aldarrikatzea. Nola egingo dugu hau
guztiau? Ba, planteamendu berritzaile batekin. Planteamendu zabal eta
anitza, positibo eta ilusionantea, irabazle izango dena eta erronka
puntua ere izango duena. Eibartar guztiak batu nahi ditugu erronka
horretara. Inor ez da lagako alde batera. Hasiera batean 100-150
kideko Batzar ireki bat osatu nahi da, eta bere gain hartuko ditu
plangintza honetan hartu beharreko erabaki guztiak. Gure nahia
litzateke, urte bete barru, eibartar askok euren buruari galdetzea,
"eta ni zergatik ez nago hor?". 10 urteko plangintza honen abiapuntua
ekaineko ekitaldi jendetsu eta arrakastatsu bat izango da. 3000
eibartar baino gehiago bildu nahi ditugu Untzagan, adin eta kolore
guztietakoak, Eibarko gizarte-kirol-kultur-jai alorreko ordezkari
guztiak bilduz, eta guztion artean, denok batera, ekitaldi
partizipatibo bat egitea, Gines errekor bat gaindituz. Eibartarra
bazara, zelan ez zara ba egongo ekainaren 22an Untzagan?





Izen bat. Izen bat bihar dogu. Izen on bat.
Entzun bezain azkar, gure nahixen barri emongo dabena. Gogoratzeko
erreza, eta gure asmuak zeintzuk diran azaltzeko balioko deskuna.
Izan dadila ilusionantia eta izan dadila positibua; izan dadila
guztiona eta bateratzailia. Izan dadila, gainera, ausarta, barrixa eta
apurtzailia.
Inork espero ez dabena. Eta erronka puntutxo bat be adieraziko dabena.
Horixe errezetia. Dana nahi dogu!
Eta ez da erreza izango berba egokixa aukeratzia. Baina lortuko dogu. A ke bai!

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to