Jojojo eta jaja, gauza jakina da Atxagak ez dituela gogoko, ez Kataluinako erreferenduna ez eta GEDen jarduna, Atxaga hiritar mundutarra da eta.
Serafin
24/04/2017 19:30(e)an, Iñaki Amuategi Basauri igorleak idatzi zuen:
Zein da Atxagaren kezka? Gu horren erabilera ezegokixa egiten dala. Hori bada, Marian Beitialarringoitiak oso zehatz erantzun detsala irizten jata. Erabakitze eskubidia zientzia fikzioa dela eta Etxauzia bezalako proiektuak horren kontura lausotuta geratzen dirala? Eta Atxagaren kezka Kirmen Uriberen letra bada, en pin... hamaika entzuteko!

Txisto

Oier Gorosabel Larrañaga<[email protected] <mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko apirila 24 19:06):

    Jojojo....
    Ba, zer esangotsuet, ni neu be Atxagakin bat.
    Nere ustez, galdeketetan hasi baiño lehen, abertzaliak bihar
    assssssko dake, herrixan gehixengua independentzian alde jartzeko.
    Bittartian, GED tipoko dinamikei ez detset zentzu haundirik hartzen.
    O.


    24/04/2017 16:41(e)an, [email protected]
    <mailto:[email protected]> igorleak idatzi zuen:
    Atxagarekin ez dira ausartzen jada... ?


    Jaja Iban. Bai, seguruaski ez diote Gure Esku Dagokoek berriro deituko.

    Uste dut Iban Zaldua hitzaldi honetaz ari dela, Otsailaren 1ean Tolosan
    egin zen mahainguru bat

    http://ataria.eus/tolosaldea/1486048146251
    <http://ataria.eus/tolosaldea/1486048146251>  kronikatxo bat
    https://www.youtube.com/watch?v=Nxa7UyQDpJM
    <https://www.youtube.com/watch?v=Nxa7UyQDpJM>

    Laburtuz, Gure Esku Dagoren galdeketei alferreko festatxoa irizten die
    Atxagak, eta halaxe esan zuen. Kataluniako prozesuaren kontra ere hitz egin
    zuen.

    Bideoa ikusteko lana hartu nuen eta bi gauza pentsatu nituen.

    1) Ibanek dioen horixe; ez diotela berriro deituko Atxagari, badaezpada.

    2) Harrigarriena moderatzailearen despiste eta doinu aluzinatua egin
    zitzaidan: bideoa ikusita, badirudi pentsatu ere ezin dezakeela pentsatu,
    norbait adostasunaren dinamika buenrollista horrekin ados egon ezin
    daitekeenik. Ezin sinetsita ageri da moderatzailea, nondik irteten zaion
    Atxaga.

    Ze, hemen, desberdinen arteko adostasun minimoak eta bla-bla-bla, baina
    eztabaida benetakorako prestutasuna den bezalakoa da. Eta beste joera hori,
    "gu ta gutarrak" elkarrekin gaudenean, beste pentsamendu bat adieraz
    dezakeen norbaiten hitza entzutea, biraoa.

    Luistxo

-- ***
    Oier Gorosabel Larrañaga
    http://www.abante.eus

    _______________________________________________ Harpidetza
    eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
    <mailto:[email protected]> izenburuan jarriz
    'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio
mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to