2017-04-24 13:48 GMT+02:00 Iban Zaldua <[email protected]>: > Atxagarekin ez dira ausartzen jada... 😜 > > Jaja Iban. Bai, seguruaski ez diote Gure Esku Dagokoek berriro deituko.
Uste dut Iban Zaldua hitzaldi honetaz ari dela, Otsailaren 1ean Tolosan egin zen mahainguru bat http://ataria.eus/tolosaldea/1486048146251 kronikatxo bat https://www.youtube.com/watch?v=Nxa7UyQDpJM Laburtuz, Gure Esku Dagoren galdeketei alferreko festatxoa irizten die Atxagak, eta halaxe esan zuen. Kataluniako prozesuaren kontra ere hitz egin zuen. Bideoa ikusteko lana hartu nuen eta bi gauza pentsatu nituen. 1) Ibanek dioen horixe; ez diotela berriro deituko Atxagari, badaezpada. 2) Harrigarriena moderatzailearen despiste eta doinu aluzinatua egin zitzaidan: bideoa ikusita, badirudi pentsatu ere ezin dezakeela pentsatu, norbait adostasunaren dinamika buenrollista horrekin ados egon ezin daitekeenik. Ezin sinetsita ageri da moderatzailea, nondik irteten zaion Atxaga. Ze, hemen, desberdinen arteko adostasun minimoak eta bla-bla-bla, baina eztabaida benetakorako prestutasuna den bezalakoa da. Eta beste joera hori, "gu ta gutarrak" elkarrekin gaudenean, beste pentsamendu bat adieraz dezakeen norbaiten hitza entzutea, biraoa. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
