Jojojo....
Ba, zer esangotsuet, ni neu be Atxagakin bat.
Nere ustez, galdeketetan hasi baiño lehen, abertzaliak bihar assssssko dake, herrixan gehixengua independentzian alde jartzeko. Bittartian, GED tipoko dinamikei ez detset zentzu haundirik hartzen.
O.


24/04/2017 16:41(e)an, [email protected] igorleak idatzi zuen:
Atxagarekin ez dira ausartzen jada... ?


Jaja Iban. Bai, seguruaski ez diote Gure Esku Dagokoek berriro deituko.

Uste dut Iban Zaldua hitzaldi honetaz ari dela, Otsailaren 1ean Tolosan
egin zen mahainguru bat

http://ataria.eus/tolosaldea/1486048146251  kronikatxo bat
https://www.youtube.com/watch?v=Nxa7UyQDpJM

Laburtuz, Gure Esku Dagoren galdeketei alferreko festatxoa irizten die
Atxagak, eta halaxe esan zuen. Kataluniako prozesuaren kontra ere hitz egin
zuen.

Bideoa ikusteko lana hartu nuen eta bi gauza pentsatu nituen.

1) Ibanek dioen horixe; ez diotela berriro deituko Atxagari, badaezpada.

2) Harrigarriena moderatzailearen despiste eta doinu aluzinatua egin
zitzaidan: bideoa ikusita, badirudi pentsatu ere ezin dezakeela pentsatu,
norbait adostasunaren dinamika buenrollista horrekin ados egon ezin
daitekeenik. Ezin sinetsita ageri da moderatzailea, nondik irteten zaion
Atxaga.

Ze, hemen, desberdinen arteko adostasun minimoak eta bla-bla-bla, baina
eztabaida benetakorako prestutasuna den bezalakoa da. Eta beste joera hori,
"gu ta gutarrak" elkarrekin gaudenean, beste pentsamendu bat adieraz
dezakeen norbaiten hitza entzutea, biraoa.

Luistxo


--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to