Mogel guraso elkartearen beste ohar bat gaur: "“Hezkuntza komunitatea DBHko
makro-zentroaren aurka”
https://mogelge.com/2016/04/20/hezkuntza-komunitatea-dbhko-makro-zentroaren-aurka/

MOgel-ek eta Mogel Isasik ezezkoa eman diote DBHren makro-zentroari eta
beste alternatiba bat planteatu dute. Harrigarriena beste guraso elkarteen
jarrera, eskola mapari buruz hitzegiteko hainbat bilera proposamen egin,
azkena alkatearen bitartez, eta horri ere ezezkoa.

oier.

2016-04-13 16:49 GMT+02:00 Oier Araolaza <[email protected]>:

>
> Bai, hemen oharra osorik:
> https://mogelge.com/2016/04/13/ez-dute-gurekin-hitz-egin-nahi/
>
> Bestalde DVn ere argitaratu da artikulua gaiari buruz:
>
> http://www.diariovasco.com/bajo-deba/201604/13/educacion-fusiona-centros-itzio-20160413000801-v.html
>
> oier.
>
>
> 2016-04-13 16:25 GMT+02:00 Eneko Astigarraga <[email protected]>
> :
>
>> gaur beste ohar bat atera dute Mogel Guraso Elkarteek, "Ez dute gurekin
>> hitz egin nahi"
>>
>> 2016-04-11 16:03 GMT+02:00 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>:
>>
>>> Hori da kontua: arazua beheragotik hasi bihar da konpontzen!
>>>
>>> Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>> apirilak 11 14:51):
>>>
>>>>
>>>> Mogel Guraso Elkartetik zabaldu dugun gutun hau konpartitu nahi dut
>>>> zuekin. Edozein zalantza izanez gero galdetu lasai eta saiatuko gara
>>>> argitzen (guraso bat baino gehiago baikaude zerrendan).
>>>>
>>>>
>>>> *Euskal eskola publiko orekatua eta kalitatezkoa*
>>>>
>>>> Eibarko ikastetxe publikoetako Bigarren Hezkuntzako (DBH, 12-16 urte)
>>>> ikasle guztiak zentro bakar batean batu nahi ditu Jaurlaritzak. 700 ikasle
>>>> eta kurtso bakoitzean 8 gela izango dituen ikastetxe erraldoi bakar bat, 4
>>>> kurtso egiteko 3 eraikin pasatzera behartuz ikasleak. Datorren apirilaren
>>>> 21ean hartu nahi dute erabakia.
>>>>
>>>> Eibarko Eskola Mapa berritzea omen da helburua, baina Jaurlaritzaren
>>>> proposamenak ez du mapa aldatzen. Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntza
>>>> (LH) zentroen artean dauden desorekak onargarriak ez direla aitortzen dugun
>>>>  arren, ez da neurri bakarra ere planteatu LH-ko bost zentroen egoera
>>>> hobetzeko. Bigarren hezkuntzako bi zentroak —espazialki oso urrun dauden bi
>>>> zentroak— bakar batean batzea, horixe da planeko lerro bakarra. Oinarritik
>>>> hasi beharrean, etxea sabaitik egiten hasi nahi da.
>>>>
>>>> Legeak dio eskola-mapa berritzeko prozesua adostasunez eta
>>>> demokratikoki egin behar dela, baina Eibarren presaka eta adostasunik gabe
>>>> egin nahi da. Zaila iruditzen zaigu sinestea, Eibarren hezkuntzan ditugun
>>>> arazo ugari eta anitzen irtenbide bakartzat, DBHko ikastetxeak elkartzea
>>>> denik. Ez da beste aukerarik eskaintzen, ez beste inolako zalantza edo
>>>> biderik proposatzen.
>>>>
>>>> Eibarren ikastetxe publikoen sare sendo eta kalitatezkoa izan dezagun,
>>>> lehenengo urratsa lan-talde zabala osatzea izan beharko litzateke,
>>>> hezkuntzako eragile guztion parte-hartzearekin adostasuna aurkitzeko.
>>>> Eskatzen dugu, diagnostiko oso eta sendo bat egin dadila Eibarren
>>>> hezkuntzak duen egoeraz, premiez, eta erronkez. Hori izan behar da edozein
>>>> irtenbide proposatzeko lehenengo urratsa.
>>>>
>>>> Badirudi, hezkuntzako profesional gutxik babestuko luketela DBHrako
>>>> (etapa zail eta gatazkatsu honetarako) horrelako egitura erraldoi bat.
>>>> Guraso bezala, pentsatzen dugu, heziketa eta kalitate argudioak lehenetsi
>>>> beharko genituzkeela edozein aldaketa egiten hasi aurretik.
>>>>
>>>>
>>>> *Mogel Isasi BHI Ikastetxeko guraso elkarteaJ.A. Mogel Ikastola HLHI-ko
>>>> guraso elkartea*
>>>> (Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako guraso
>>>> elkarteak)
>>>>
>>>>
>>>> https://mogelge.com/2016/04/09/euskal-eskola-publiko-orekatua-eta-kalitatezkoa/
>>>>
>>>>
>>>> --
>>>>
>>>> ____________________________________________
>>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>> Eneko Astigarraga
>> CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>> E-20600-EIBAR
>> Tel: +34 943 82 17 80
>>
>> [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
>> <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
>> <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes integradas
>> 1] <http://prospectiva.eu/>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to