Hori da kontua: arazua beheragotik hasi bihar da konpontzen!

Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
apirilak 11 14:51):

>
> Mogel Guraso Elkartetik zabaldu dugun gutun hau konpartitu nahi dut
> zuekin. Edozein zalantza izanez gero galdetu lasai eta saiatuko gara
> argitzen (guraso bat baino gehiago baikaude zerrendan).
>
>
> *Euskal eskola publiko orekatua eta kalitatezkoa*
>
> Eibarko ikastetxe publikoetako Bigarren Hezkuntzako (DBH, 12-16 urte)
> ikasle guztiak zentro bakar batean batu nahi ditu Jaurlaritzak. 700 ikasle
> eta kurtso bakoitzean 8 gela izango dituen ikastetxe erraldoi bakar bat, 4
> kurtso egiteko 3 eraikin pasatzera behartuz ikasleak. Datorren apirilaren
> 21ean hartu nahi dute erabakia.
>
> Eibarko Eskola Mapa berritzea omen da helburua, baina Jaurlaritzaren
> proposamenak ez du mapa aldatzen. Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntza
> (LH) zentroen artean dauden desorekak onargarriak ez direla aitortzen dugun
>  arren, ez da neurri bakarra ere planteatu LH-ko bost zentroen egoera
> hobetzeko. Bigarren hezkuntzako bi zentroak —espazialki oso urrun dauden bi
> zentroak— bakar batean batzea, horixe da planeko lerro bakarra. Oinarritik
> hasi beharrean, etxea sabaitik egiten hasi nahi da.
>
> Legeak dio eskola-mapa berritzeko prozesua adostasunez eta demokratikoki
> egin behar dela, baina Eibarren presaka eta adostasunik gabe egin nahi da.
> Zaila iruditzen zaigu sinestea, Eibarren hezkuntzan ditugun arazo ugari eta
> anitzen irtenbide bakartzat, DBHko ikastetxeak elkartzea denik. Ez da beste
> aukerarik eskaintzen, ez beste inolako zalantza edo biderik proposatzen.
>
> Eibarren ikastetxe publikoen sare sendo eta kalitatezkoa izan dezagun,
> lehenengo urratsa lan-talde zabala osatzea izan beharko litzateke,
> hezkuntzako eragile guztion parte-hartzearekin adostasuna aurkitzeko.
> Eskatzen dugu, diagnostiko oso eta sendo bat egin dadila Eibarren
> hezkuntzak duen egoeraz, premiez, eta erronkez. Hori izan behar da edozein
> irtenbide proposatzeko lehenengo urratsa.
>
> Badirudi, hezkuntzako profesional gutxik babestuko luketela DBHrako (etapa
> zail eta gatazkatsu honetarako) horrelako egitura erraldoi bat. Guraso
> bezala, pentsatzen dugu, heziketa eta kalitate argudioak lehenetsi beharko
> genituzkeela edozein aldaketa egiten hasi aurretik.
>
>
> *Mogel Isasi BHI Ikastetxeko guraso elkarteaJ.A. Mogel Ikastola HLHI-ko
> guraso elkartea*
> (Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako guraso
> elkarteak)
>
>
> https://mogelge.com/2016/04/09/euskal-eskola-publiko-orekatua-eta-kalitatezkoa/
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to