Inoiz aipatu dugu zerrenda honetan: Eibarren, Magrebeko jatorrizko
emakumeak ez zuten bururik estaltzen, Imam-ak etorri ziren arte beren
komunitateetara.

Egun hauetan, badakizue zein den gaia... analisi zorrotzenetako bat, hau,
gaur irakurri dudana. Izenpea pentsalari turkiar batena darama:

http://www.elconfidencial.com/mundo/2015-01-10/respetando-a-los-canibales-europa-es-complice-del-fundamentalismo-islamico_619350/

Besteak beste, salatzen du Europako komunitate etorkin batzuen ordezkari
gisa, Europan imam eta meskitak hartu ditugula, eta ez erakunde zibikoak.
Sustatu egin dela, izatez, ordezkaritza erlijiosoa gailentzea.

"...*respetamos el derecho de cada imam y de cada matón de barrio a oprimir
a sus fieles*, a castigar a sus hermanas, a imponer su machismo como vea
bien. Eso se llama tolerancia. Lo de la tolerancia cero solo es cuando la
violencia afecta a las mujeres nuestras."

Ramadanaz ikusiko ditugu albiste-piezak ETBn hurrengoan ere. Rollo onekoak,
noski.

Atzo ere, asaldatu ninduen irudi hau nola zabaldu zen sarean...

https://twitter.com/earcos/status/553615092357795841

Kazetari euskaldun pare batekin eztabaidatu nuen, ezkerreko tipoa, duda
barik, musulmana zela, eta aldiz, Ahmed Merabet-en kasuan (lurrean ageri
den polizia, hil egin zutena), ez zegoela hori esaterik. Bila ibili nintzen
Interneten, idatzi aurretik, ea ze funeral izango ote zuen, edo musulman
gisa deskribatzen ote zen perfilen batean... Gehien hurbiltzen zitzaiona
Liberation-eko pieza bat izan zen

http://www.liberation.fr/societe/2015/01/09/ahmed-merabet-le-policier-abattu-dans-l-attaque-de-charlie-un-homme-bon-et-juste_1177106

Eta hor ez zegoen erlijiosotasunaz daturik. Protesta egin nuen, ondorioz.

Halako batean, erantzun zidan kazetari batek (Ivan Santamaria, Berriakoa),
Merabet hilerri musulman batean ehortziko dutela. Baina bestearen erlijioaz
ez zekiela. "Burua estalita duenaren erlijioaz arrastorik ez..."

Tontoa deitu nion eta haserretu zen. Ez naiz damutzen. Kazetari batek ez
badauka, gaur eta hemen, Charlie Hebdoko hiltzaileen erlijioaz arrastorik,
tontoa izan behar du derrigor.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to