Puntualizaziño ona dok, Luistxo. Biharbada Frantzia partian jorratuago
dake gaixa, Espainian ondiok ez gagoz moruekin bizitzera eginda
(paradojia gero! historixia pizkat ezagututa). Buenrollismuan izenian
hankia sartzeko arrisku haundixa dago, relijiñuari mundu modernuan
merezi ez daben protagonismua aitortuta... Nere elkartasun guztia mairu
ateuei: ez dake, ez, lan makala Erdi Arotik urtetzeko...
--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus
Luistxok:
Inoiz aipatu dugu zerrenda honetan: Eibarren, Magrebeko jatorrizko
emakumeak ez zuten bururik estaltzen, Imam-ak etorri ziren arte beren
komunitateetara.
Egun hauetan, badakizue zein den gaia... analisi zorrotzenetako bat, hau,
gaur irakurri dudana. Izenpea pentsalari turkiar batena darama:
http://www.elconfidencial.com/mundo/2015-01-10/respetando-a-los-canibales-europa-es-complice-del-fundamentalismo-islamico_619350/
Besteak beste, salatzen du Europako komunitate etorkin batzuen ordezkari
gisa, Europan imam eta meskitak hartu ditugula, eta ez erakunde zibikoak.
Sustatu egin dela, izatez, ordezkaritza erlijiosoa gailentzea.
"...*respetamos el derecho de cada imam y de cada matón de barrio a oprimir
a sus fieles*, a castigar a sus hermanas, a imponer su machismo como vea
bien. Eso se llama tolerancia. Lo de la tolerancia cero solo es cuando la
violencia afecta a las mujeres nuestras."
Ramadanaz ikusiko ditugu albiste-piezak ETBn hurrengoan ere. Rollo onekoak,
noski.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.