Bueno, bueno, aurten Erreala Eibarren kontra sufritzen hasi da, orduan, kide
penitente moduan onartuko ditugu. Jo, oraindik zenbat sufritu beharko dugun,
edo ez?
Imanol.
De: Luistxo Fernandez [mailto:[email protected]]
Enviado el: lunes, 15 de septiembre de 2014 10:09
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] zerrendakide berria: Xabier Etxaniz Rojo
Zerrendakide berria daukagu, Xabier Etxaniz Rojo. Gainera bazkide bihurtu nahi
du bloga edukitzeko. Moldatuko dugu hori. Ongi etorri Xabier, idazteko, honaxe
--> [email protected]
L.
E-posta
[email protected]
Aurkezpena
Kaixo:
Xabier Etxaniz Rojo naiz eta blog bat zabaldu nahi nuke zuen komunitatean.
Luistxok esan dit aurkezpen "ofiziala" egin behar dudala zerrenda honetan baina
ekitaldi ofizialetan oso iaioa ez naizenez, ahalik eta azkarren egiten saiatuko
naiz.
Donostiarra. Trintxerpetarra. Idazlea. AEK-ko beteranoa. Zutabegilea.
Errealzalea. Pipa erretzailea. Aita (biologikoa zein adopzio bidez). Elkarte
gastronomikoan sukaldaria. Txiolaria ( @xabietxaniz ).
Ordena egunaren arabera aldatzen dut.
Eta onartzen banauzue, eibarespazioko biztanlea ere izango naiz.
Eta kitto. Esango didazue EIBAR.ORG-en bazkidetza nola egin.
Xabier Etxaniz Rojo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.