Zerrendakide berria daukagu, Xabier Etxaniz Rojo. Gainera bazkide bihurtu
nahi du bloga edukitzeko. Moldatuko dugu hori. Ongi etorri Xabier,
idazteko, honaxe --> [email protected]

L.


[email protected]
Kaixo:

Xabier Etxaniz Rojo naiz eta blog bat zabaldu nahi nuke zuen komunitatean.

Luistxok esan dit aurkezpen "ofiziala" egin behar dudala zerrenda honetan
baina ekitaldi ofizialetan oso iaioa ez naizenez, ahalik eta azkarren
egiten saiatuko naiz.

Donostiarra. Trintxerpetarra. Idazlea. AEK-ko beteranoa. Zutabegilea.
Errealzalea. Pipa erretzailea. Aita (biologikoa zein adopzio bidez).
Elkarte gastronomikoan sukaldaria. Txiolaria ( @xabietxaniz ).

Ordena egunaren arabera aldatzen dut.

Eta onartzen banauzue, eibarespazioko biztanlea ere izango naiz.

Eta kitto. Esango didazue EIBAR.ORG-en bazkidetza nola egin.

Xabier Etxaniz Rojo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to