Egun on:
Ongi etorri Xabier. Bertoko 15/09/2014 9:08(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen:
Zerrendakide berria daukagu, Xabier Etxaniz Rojo. Gainera bazkide bihurtu nahi du bloga edukitzeko. Moldatuko dugu hori. Ongi etorri Xabier, idazteko, honaxe --> [email protected] <mailto:[email protected]>L. E-posta [email protected] <mailto:[email protected]> Aurkezpena Kaixo: Xabier Etxaniz Rojo naiz eta blog bat zabaldu nahi nuke zuen komunitatean. Luistxok esan dit aurkezpen "ofiziala" egin behar dudala zerrenda honetan baina ekitaldi ofizialetan oso iaioa ez naizenez, ahalik eta azkarren egiten saiatuko naiz. Donostiarra. Trintxerpetarra. Idazlea. AEK-ko beteranoa. Zutabegilea. Errealzalea. Pipa erretzailea. Aita (biologikoa zein adopzio bidez). Elkarte gastronomikoan sukaldaria. Txiolaria ( @xabietxaniz ). Ordena egunaren arabera aldatzen dut. Eta onartzen banauzue, eibarespazioko biztanlea ere izango naiz. Eta kitto. Esango didazue EIBAR.ORG-en bazkidetza nola egin. Xabier Etxaniz Rojo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
