Beraz, urezko teilatua duten Eibarko tailarrak botijo erraldoiak dira.
Botijotektura industriala.


Asier Arregi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
uztailak 10 18:23):

>  Ura gaƱian jartzia tallarra freskatzeko da. Udarako. Geruau ta bero eta
> eguzki gehixago, uran ebaporaziƱoz emoten dan energia termiko galtziari
> esker, "frigoria" gehixago sortzen dira (hozkailuen funtzionamenduan
> bezela).
>
> Holako pare bat teillatu, gure umetako jolasleku be izan ziran, bertako
> salamandra, sapaburu eta arraintxuekin.
>
> ondo bizi
>
> Asier
>
> 10/07/2014 13:34(e)an, eli laztanguren(e)k idatzi zuen:
>
> Joe, Gari, oso azalpen ona. Baieztatzen ez badute ere, erosiko dizut
> eztabaidatu gabe.
>
>
> Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> uztailak 10 12:48):
>
>> Nik ulertuta dudanaren arabera ez da isolamendurako, ze tallar horietan
>> normalean ate handi bat ireki-irekita eta leihoak zabalik aurkitu
>> ditzakezu. Tenperaturarekin zer ikusia du baina ez isolamenduarekin.
>>
>>  Sabai horiek altzairuzko armadura izaten dute, pisua horizontalean
>> eusteko. Dakizuen bezala altzairua dilatatu egiten da beroarekin. Orduan,
>> altzairuzko piezak dilatatzean porlanean pitzadurak sortzen dira, eta
>> hortik bai, hortik ura sartu daiteke.
>>
>>  Orduan, tenperaturak ez dezan aldaketa askorik izan teilatuan
>> (dilatazioak gutxitzeko), ura jartzen da. Aurrez ondo isolatu, pistina bat
>> bezala, eta gero ura jarri. Horrela beti 5-etik 20-rako marjenean egoten da
>> teilatuko tenperatura eta udako eguzkitan ez da 50 gradura iritsiko.
>>
>>  Ura jartzen da beraz, urik ez dadin barrura sartu.
>>
>>  Egongo da posta zerrendan guardiako arkitektoren bat, gure teoriak
>> konfirmatu edo zuzenduko dituena, ezta?
>>
>>  Gari
>>
>>
>>
>> 2014-07-10 11:20 GMT+02:00 eli laztanguren <[email protected]>:
>>
>>  Mila esker, Eneko.
>>>
>>> Isolatzearena entzunda nuen, baina ura ona bada ere beroa pilatzeko, ez
>>> dut uste oso isolagailu ona denik, eta iruditzen zait  hor gainean
>>> konponbide baino arazo gehiago emango zituela (filtrazioak etab.).
>>>
>>>  Ez dakit zer pentsatu.
>>>
>>>
>>> Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2014(e)ko uztailak 10 11:02):
>>>
>>>
>>>>
>>>>
>>>> 2014-07-10 10:35 GMT+02:00 eli laztanguren <[email protected]>:
>>>>
>>>>  Ezjakina naizela pentsatuko duzue... baina badoa galdera: Zertarako
>>>>> zuten (dute) ura bilduta tailer askotako "teilatu" horietan? Zer da, sute
>>>>> bat gertatzen bada erabiltzeko?
>>>>>
>>>>
>>>>  ez naiz aditua, baina beti entzun izan dut alde batetik prozesu
>>>> industrial batzuetarako erabiltzen zela ur hori eta bestetik, batez ere
>>>> isolatzeko ipintzen zela teilatuetan, hau da aislante moduan.
>>>>
>>>> Tailarretan ez zegoen kalefakziorik neguan edo aire giroturik udan.
>>>> Piszina horiek taillarreko tenperaturak mantentzen laguntzen zuten, bai
>>>> udan, bai neguan.
>>>>
>>>>  Piszina horiek urtero husten ziren, sortzen ziren bedarrak eta
>>>> lokatzak kendu eta garbitzeko, eta buraan daukat beranduago arrain
>>>> gorritxoak botatzen zirela bedar horiek jaten zituztelako.
>>>>
>>>>  eneko
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to