Egun on, Nik ez dut Eibarko wifi publikoa erabiltzen eta ez dakit zein den egoera.
Kontua da zerbitzu hori Gowex enpresak eskaintzen zuela orain arte Eibarren (ez dakit ziur zein motatako esleipena zeukan udalaren patetik). Gowex enpresa azken egunotan ezagun egin da beraien kontuak gezurrezkoak zirelako. Itxura denez burtsara atera zen duela zenbait hilabete eta gezurrezko kontuak aurkeztu zituzten eta gezurrezko diru kontu horiekin aritu dira negozioa garatzen, irabazi handiak izango balituzkete moduan. Nonbaiten irakurri dut Madrilgo metroan wifia hasi dela desagertzen eta Gowex enpresaren iruzurrarekin lotu dute batzuk. Badu inork berririk Eibarren? Eragin dio gai honek Eibarko wifiari? Gaiaz gehiago hemen: http://www.eldiario.es/economia/Claves-Gowex-acreedores-accionistas-pillados_0_278572437.html Gari
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
