Ura gaƱian jartzia tallarra freskatzeko da. Udarako. Geruau ta bero eta
eguzki gehixago, uran ebaporaziƱoz emoten dan energia termiko galtziari
esker, "frigoria" gehixago sortzen dira (hozkailuen funtzionamenduan
bezela).
Holako pare bat teillatu, gure umetako jolasleku be izan ziran, bertako
salamandra, sapaburu eta arraintxuekin.
ondo bizi
Asier
10/07/2014 13:34(e)an, eli laztanguren(e)k idatzi zuen:
Joe, Gari, oso azalpen ona. Baieztatzen ez badute ere, erosiko dizut
eztabaidatu gabe.
Gari Araolaza<[email protected] <mailto:[email protected]>> igorleak hau
idatzi zuen (2014(e)ko uztailak 10 12:48):
Nik ulertuta dudanaren arabera ez da isolamendurako, ze tallar
horietan normalean ate handi bat ireki-irekita eta leihoak zabalik
aurkitu ditzakezu. Tenperaturarekin zer ikusia du baina ez
isolamenduarekin.
Sabai horiek altzairuzko armadura izaten dute, pisua horizontalean
eusteko. Dakizuen bezala altzairua dilatatu egiten da beroarekin.
Orduan, altzairuzko piezak dilatatzean porlanean pitzadurak
sortzen dira, eta hortik bai, hortik ura sartu daiteke.
Orduan, tenperaturak ez dezan aldaketa askorik izan teilatuan
(dilatazioak gutxitzeko), ura jartzen da. Aurrez ondo isolatu,
pistina bat bezala, eta gero ura jarri. Horrela beti 5-etik
20-rako marjenean egoten da teilatuko tenperatura eta udako
eguzkitan ez da 50 gradura iritsiko.
Ura jartzen da beraz, urik ez dadin barrura sartu.
Egongo da posta zerrendan guardiako arkitektoren bat, gure teoriak
konfirmatu edo zuzenduko dituena, ezta?
Gari
2014-07-10 11:20 GMT+02:00 eli laztanguren <[email protected]
<mailto:[email protected]>>:
Mila esker, Eneko.
Isolatzearena entzunda nuen, baina ura ona bada ere beroa
pilatzeko, ez dut uste oso isolagailu ona denik, eta iruditzen
zait hor gainean konponbide baino arazo gehiago emango
zituela (filtrazioak etab.).
Ez dakit zer pentsatu.
Eneko Astigarraga<[email protected]
<mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko uztailak 10 11:02):
2014-07-10 10:35 GMT+02:00 eli laztanguren
<[email protected] <mailto:[email protected]>>:
Ezjakina naizela pentsatuko duzue... baina badoa
galdera: Zertarako zuten (dute) ura bilduta tailer
askotako "teilatu" horietan? Zer da, sute bat
gertatzen bada erabiltzeko?
ez naiz aditua, baina beti entzun izan dut alde batetik
prozesu industrial batzuetarako erabiltzen zela ur hori
eta bestetik, batez ere isolatzeko ipintzen zela
teilatuetan, hau da aislante moduan.
Tailarretan ez zegoen kalefakziorik neguan edo aire
giroturik udan. Piszina horiek taillarreko tenperaturak
mantentzen laguntzen zuten, bai udan, bai neguan.
Piszina horiek urtero husten ziren, sortzen ziren bedarrak
eta lokatzak kendu eta garbitzeko, eta buraan daukat
beranduago arrain gorritxoak botatzen zirela bedar horiek
jaten zituztelako.
eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.