Palabra llana terminada en "R" esan nahi izan dut ;)

2014-06-02 11:13 GMT+02:00 Haritz Rodriguez <[email protected]>:

> Kaixo,
>
> Azkenaldian beste herri izen batzuekin eztabaida berbera izan dut
> lagunekin. Izatez, ezberdinak baitira izen ofizialak, eta gaztelaniazko
> izenak.
>
> Alegia, Zarautz ofizialki (eta baita euskaraz ere) TZ-z idazten da, baina
> gaztelaniaz Zarauz da, Bordeaux Burdeos den bezala. Gauza bera gertatzen da
> Getxorekin eta beste ehunka herri izenekin. Gauza bat da adiera ofiziala,
> beste bat gaztelaniazkoa. Edo hori uste dut behintzat.
>
> Gainera, badu bere logika ere. Izan ere, ez zaigu burutik pasatzen
> "Berria" egunkarian Bordeleri buruz idazten dutenean Bordeaux idaztera
> behartzea. Guk erabakitzen dugu geure hizkuntzan nola idazten diren herri
> izenak, ezta? Bada, gaztelaniaz, berdin.
>
> Badakit geure kasuan ez dugula berdintasun egoera batean jokatzen. Edonola
> ere, espainolez idatzen dudanean, ni izen ofizialak hobesten saiatzen naiz.
>
> Eibarren kasuan ez dakit zein den izen ofiziala, baina litekeena da
> gaztelaniaz Éibar, tilde eta guzti, izatea. Hori agintzen baitu beren
> ortografiak, "una palabra llana terminada en L" den heinean.
>
> Kazteari horrek Éibar eta Bizkaia idatzita ez du oso argi zein den bere
> estilo liburua. Nik hemen aipatu dudanagatik, Vizcaya erabili beharko luke
> Éibar erabiltzen badu, baita Andoáin
> <http://es.wikipedia.org/wiki/Ando%C3%A1in> ere.
>
> Ez dakit lerrook zerbait argitzen lagunduko ote duten...
>
> Ongi izan!
>
>
> 2014-06-02 8:39 GMT+02:00 Luistxo Fernandez <[email protected]>:
>
>> Lehen pasatu dudan futboleko linka, El Paisekoa.
>>
>>
>> http://deportes.elpais.com/deportes/2014/05/31/actualidad/1401559018_143911.html
>>
>> Kuriosoa benetan. Kazetariak argudiatzen du futbol taldearen izena dela
>> Eibar, tilde barik, baina herriari Éibar esaten dio (Bizkaia ere idazten
>> du, ez Vizcaya).
>>
>> Eta... hala ote? ofizialki zein izen du herriak? ez da aldatu akaso?
>> Duela urte batzuk espainolez errazago ebitatzen ziren azentuak letra
>> larrien gainean, baina izatez, normatiboa da, eta gaur egunean (esango
>> nuke), gaztelania zuzenean hala gehiago ikusten dira.
>>
>> Orduan, gure herriaren izen ofiziala... igual Éibar zen 20. mendean
>> zehar, baina gero, ba, ez da aldatu ze idatzita ikusirik, denok Eibar
>> ikusten genuen normalean, espainolez zein euskaraz aldaketa barik.
>>
>> Inork badaki?
>>
>> Beste datu bitxi bat kazetariaren prosan: "el río Deva hidrata una tierra
>> de color verde intenso" !!!
>>
>> Luistxo
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Haritz Rodriguez
> //m. (+34) 620 966 213
> //p. (+34) 943 900 870
> //com: www.blogonbrands.com | www.barkingblogs.com
> //blog: www.tokitan.tv | www.monokuloa.com
> //twitter: @blogonbrands <http://twitter.com/blogonbrands> | @tokitan
> <http://twitter.com/tokitan>
> //adress: Mundaiz Bidea 10, 11. atea | 20012 Donostia (Gipuzkoa)
>



-- 
Haritz Rodriguez
//m. (+34) 620 966 213
//p. (+34) 943 900 870
//com: www.blogonbrands.com | www.barkingblogs.com
//blog: www.tokitan.tv | www.monokuloa.com
//twitter: @blogonbrands <http://twitter.com/blogonbrands> | @tokitan
<http://twitter.com/tokitan>
//adress: Mundaiz Bidea 10, 11. atea | 20012 Donostia (Gipuzkoa)
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to