Kaixo, Azkenaldian beste herri izen batzuekin eztabaida berbera izan dut lagunekin. Izatez, ezberdinak baitira izen ofizialak, eta gaztelaniazko izenak.
Alegia, Zarautz ofizialki (eta baita euskaraz ere) TZ-z idazten da, baina gaztelaniaz Zarauz da, Bordeaux Burdeos den bezala. Gauza bera gertatzen da Getxorekin eta beste ehunka herri izenekin. Gauza bat da adiera ofiziala, beste bat gaztelaniazkoa. Edo hori uste dut behintzat. Gainera, badu bere logika ere. Izan ere, ez zaigu burutik pasatzen "Berria" egunkarian Bordeleri buruz idazten dutenean Bordeaux idaztera behartzea. Guk erabakitzen dugu geure hizkuntzan nola idazten diren herri izenak, ezta? Bada, gaztelaniaz, berdin. Badakit geure kasuan ez dugula berdintasun egoera batean jokatzen. Edonola ere, espainolez idatzen dudanean, ni izen ofizialak hobesten saiatzen naiz. Eibarren kasuan ez dakit zein den izen ofiziala, baina litekeena da gaztelaniaz Éibar, tilde eta guzti, izatea. Hori agintzen baitu beren ortografiak, "una palabra llana terminada en L" den heinean. Kazteari horrek Éibar eta Bizkaia idatzita ez du oso argi zein den bere estilo liburua. Nik hemen aipatu dudanagatik, Vizcaya erabili beharko luke Éibar erabiltzen badu, baita Andoáin <http://es.wikipedia.org/wiki/Ando%C3%A1in> ere. Ez dakit lerrook zerbait argitzen lagunduko ote duten... Ongi izan! 2014-06-02 8:39 GMT+02:00 Luistxo Fernandez <[email protected]>: > Lehen pasatu dudan futboleko linka, El Paisekoa. > > > http://deportes.elpais.com/deportes/2014/05/31/actualidad/1401559018_143911.html > > Kuriosoa benetan. Kazetariak argudiatzen du futbol taldearen izena dela > Eibar, tilde barik, baina herriari Éibar esaten dio (Bizkaia ere idazten > du, ez Vizcaya). > > Eta... hala ote? ofizialki zein izen du herriak? ez da aldatu akaso? Duela > urte batzuk espainolez errazago ebitatzen ziren azentuak letra larrien > gainean, baina izatez, normatiboa da, eta gaur egunean (esango nuke), > gaztelania zuzenean hala gehiago ikusten dira. > > Orduan, gure herriaren izen ofiziala... igual Éibar zen 20. mendean zehar, > baina gero, ba, ez da aldatu ze idatzita ikusirik, denok Eibar ikusten > genuen normalean, espainolez zein euskaraz aldaketa barik. > > Inork badaki? > > Beste datu bitxi bat kazetariaren prosan: "el río Deva hidrata una tierra > de color verde intenso" !!! > > Luistxo > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Haritz Rodriguez //m. (+34) 620 966 213 //p. (+34) 943 900 870 //com: www.blogonbrands.com | www.barkingblogs.com //blog: www.tokitan.tv | www.monokuloa.com //twitter: @blogonbrands <http://twitter.com/blogonbrands> | @tokitan <http://twitter.com/tokitan> //adress: Mundaiz Bidea 10, 11. atea | 20012 Donostia (Gipuzkoa)
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
