Tilderik ez jarri mesedez Eibarri, ze higoinduta, aspertuta... gare,
batez be kirol esatarieri Éibarrek, Éibarri, Éibarreko eta abar entzuten.
Serafin
02/06/2014 8:39(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen:
Lehen pasatu dudan futboleko linka, El Paisekoa.
http://deportes.elpais.com/deportes/2014/05/31/actualidad/1401559018_143911.html
Kuriosoa benetan. Kazetariak argudiatzen du futbol taldearen izena
dela Eibar, tilde barik, baina herriari Éibar esaten dio (Bizkaia ere
idazten du, ez Vizcaya).
Eta... hala ote? ofizialki zein izen du herriak? ez da aldatu akaso?
Duela urte batzuk espainolez errazago ebitatzen ziren azentuak letra
larrien gainean, baina izatez, normatiboa da, eta gaur egunean (esango
nuke), gaztelania zuzenean hala gehiago ikusten dira.
Orduan, gure herriaren izen ofiziala... igual Éibar zen 20. mendean
zehar, baina gero, ba, ez da aldatu ze idatzita ikusirik, denok Eibar
ikusten genuen normalean, espainolez zein euskaraz aldaketa barik.
Inork badaki?
Beste datu bitxi bat kazetariaren prosan: "el río Deva hidrata una
tierra de color verde intenso" !!!
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.