Eskerrikasko Oier!!!
oier.

2014-05-25 13:24 GMT+02:00 Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]>:

> Oier A-k:
>
>  Eskerrikasko Oier!
>> Orduan, marguak dagozen paretera begiratuta, argiztaketa berezi hori gabe,
>> bisontiak ez dira ikusten?
>>
> Begixa oso entrenauta euki ezian, ez.
>
>  Zuen, jakin ostian, ikusi izan dozuez?
>>
> Linea batzu bai, baiña interpretatzeko kapaza ez nintzan.
>
>    Esan nahi
>> dozu batzuk grafitixak egin zituela bisontien gainian eta izan leikela
>> horrek konserbaziñuan lagundu izana?
>>
> Bueno, hainbeste bez. Esan gura dotena zera da, hainbeste graffitiren
> artian, geratzen dirazen arrasto apurrak ondiok gitxiago igartzen dirala.
>
> Pintada gehixen-gehixenak 1868tik honakuak diraz (Isabel II-ak kobia
> bisittau zebalako, seguraski; bere azken udia Lekeittion pasau zeban; I
> Errepublikia etorri zanian hamenditxik egin zeban hanka Frantziara). Fetxa
> horren aurretik bisontiak hobeto ikusiko ziran kontizu, baiña orduan iñor
> ez zan konturatu, edo ez zetsan balorerik emon (kontuan hartizu Altamirako
> pintturak 1879an topau zirala, eta 1902 arte ez zittuezela balekotzat emon).
>
>
>  Itxita egon arren jendia ibiltzen zan?
>>
> Garratxako kuebia Lekeittioko gaztien parranda lekua izan da belaunaldi
> eta belaunaldixetan, eta hori dala eta jentiak beti txarto hartu izan dau
> "bere kuebia" ixtia. Nik beti, beti, beti, zabalik ezagutu dot, kandaua
> apurtuta. Ikusteko dago oiñ zer pasauko dan, jentia errespetauko daben edo
> betiko moduan atia apurtu eta sartuko dan... baiña oinguan argazkixak
> eskutan, eta pintturak zehazki nun dagozen jakinda.
>
>
>  Horrek ze izaten dira espelofurtibuak?
>>
> Pasiatzera sartzen dan jentia ez da arriskutsua, ez dabe ezer hondatzen.
> Pinttau be, gero eta gitxiago pinttatzen da (ondiok ba dagoz artaburu
> batzu, halan be). Benetako arriskua arkeologuetara jolasten ibiltzen dan
> jentia da: zientziarako material pillua galtzen da halan, testuinguruik
> kanpo etarata (estratigrafia orijinalak, pieziak berak baiño informaziño
> gehixago emoten dau askotan), eta jakiña, museora barik norbere etxera
> eruanda.
>
>
> --
> ***
> Oier Gorosabel Larrañaga
> http://fisiolantaldea.blogspot.com/
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to