Oier A-k:
Eskerrikasko Oier!
Orduan, marguak dagozen paretera begiratuta, argiztaketa berezi hori gabe,
bisontiak ez dira ikusten?
Begixa oso entrenauta euki ezian, ez.
Zuen, jakin ostian, ikusi izan dozuez?
Linea batzu bai, baiña interpretatzeko kapaza ez nintzan.
  Esan nahi
dozu batzuk grafitixak egin zituela bisontien gainian eta izan leikela
horrek konserbaziñuan lagundu izana?
Bueno, hainbeste bez. Esan gura dotena zera da, hainbeste graffitiren artian, geratzen dirazen arrasto apurrak ondiok gitxiago igartzen dirala.

Pintada gehixen-gehixenak 1868tik honakuak diraz (Isabel II-ak kobia bisittau zebalako, seguraski; bere azken udia Lekeittion pasau zeban; I Errepublikia etorri zanian hamenditxik egin zeban hanka Frantziara). Fetxa horren aurretik bisontiak hobeto ikusiko ziran kontizu, baiña orduan iñor ez zan konturatu, edo ez zetsan balorerik emon (kontuan hartizu Altamirako pintturak 1879an topau zirala, eta 1902 arte ez zittuezela balekotzat emon).

Itxita egon arren jendia ibiltzen zan?
Garratxako kuebia Lekeittioko gaztien parranda lekua izan da belaunaldi eta belaunaldixetan, eta hori dala eta jentiak beti txarto hartu izan dau "bere kuebia" ixtia. Nik beti, beti, beti, zabalik ezagutu dot, kandaua apurtuta. Ikusteko dago oiñ zer pasauko dan, jentia errespetauko daben edo betiko moduan atia apurtu eta sartuko dan... baiña oinguan argazkixak eskutan, eta pintturak zehazki nun dagozen jakinda.

Horrek ze izaten dira espelofurtibuak?
Pasiatzera sartzen dan jentia ez da arriskutsua, ez dabe ezer hondatzen. Pinttau be, gero eta gitxiago pinttatzen da (ondiok ba dagoz artaburu batzu, halan be). Benetako arriskua arkeologuetara jolasten ibiltzen dan jentia da: zientziarako material pillua galtzen da halan, testuinguruik kanpo etarata (estratigrafia orijinalak, pieziak berak baiño informaziño gehixago emoten dau askotan), eta jakiña, museora barik norbere etxera eruanda.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://fisiolantaldea.blogspot.com/


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to